EUSKADI OPINIÓN

Apoyo a la policía que la izquierda desprecia por defecto: Poliziak defenda ditzagun!

Nazkatuta, ezkerreko elementu batzuk, defektuz, beti gure poliziak (Ertzaintza, Udaltzaingoak, Foruzainak) gorrotatzeaz. Poliziak errepresio politikorako elementuak dira, badakigu. Baina… gure kordakoak badira boterean daudenak? Orduan txarto iruditzen zaizkigu haien ekintzak?

Udaltzainak babestu!

Baina poliziak ez dira soilik ekintza politikoetan sartzen. Bere egunerokoan, lan handiagoa egiten dute politikarekin zerikusirik ez duten kontuetan: legea betearazi behar dute, maila sozial guztietan. Familia arteko iskanbilak, ezezagunen arteko borrokak, istripuak, trafikoa erregulatu, lapurretak, hilketak, edozein motatako delinkuentzia… Eta ondorioz, denok gaude haien autoritatearen menpe eta beldur. Inori ez zaigu polizia baten isuna jasotzea gustatzen. Baina poliziak ezinbestekoak dira. Ezinbestekoak dira ordena mantentzeko. Gure herri eta hirietan «indartsuenaren legea» nagusi izan ez dadin.

Ertzaintza aurrera.

Eta azken urteotan, ezkerretik, mundu mailako ezkerreko esparru batzuetatik, poliziak kriminalizatzen dituzte (hemen, dirudienez, ez dago «gorroto delitua» edo «delito de odio»rik). Eta inor baino gehiago SOS Arrazakeria. Beltz bat atxilotu dute? Rasismo! Arrazakeria! Magrebiarrak identifikatu dute? Rasismo! Arrazakeria!

Ertzainak zain ditzagun!

Arrazakeria, automatikoki, egoera bakoitza eta bere ingurumariak aztertu gabe. Dogma bat balitz bezala. Inolako inpartzialtasun edo zentzu kritikorik gabe.

Kaleetan han hemenka idazten dute: fuck police, munipak hormara, txakurrada ez, acab (all cops are bastards)…

«Munipak Hormara!» eta antzeko pintadak asko ikusten dira euskal geografian.

Baina gizarte zentzuduna, gehiengo ixila, nazkatuta dago jarrera horretaz. Poliziek gure babesa eta beharra dutela jakin behar dute. Izan ere, guk ere bere babes eta beharra edukia ahal dugu ere, momentu jakin batean. Are gehiago, ezkerreko progre polizia-gorrotatzaileek ere beharko dute eta jasoko dute polizien babesa.

Honengatik guztiagatik, pozgarria da pintada batzuetan, Udaltzain eta Ertzaintzari babesa adierazten duten pintadak agertzea.

1 COMENTARIO

DEJA UNA RESPUESTA

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

error: Content is protected !!