EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

Afrikar presoak Afrikara!

Mikel Martin-ek idatzitako artikulua euskalnews.com-en

Non daude munduko homizidio tasa handienak?

Tasa altuenak hemen daude: Ertamerika (Erdiko Amerika eta Karibe), Hegoamerika (Brasil eta Venezuela batez ere) eta Afrika (Sahara azpiko herrialdeak batez ere). Seguruenak Asia Ekialde eta Europako herrialdeak.

Zerrenda honetan munduko herrialdeen artean, homizidio tasa altuenak daude. 100.000 biztanleko zenbat hilketa urtean.

Zergatik daude homizidio tasa altuak leku batzuetan?

  • Mara edo banda antolatuak egoteagatik.
  • Gizartean nagusi diren kultura eta baloreengatik.
  • Inpunitatea:
    • Lekukoek ez dute poliziarekin kolaboratu nahi beldurragatik.
    • Poliziak ez ditu hilketak argitu nahi ustela (korruptoa) delako (bandekin bat egiten duelako, akordiak dituzte euren artean).
    • Poliziak ez ditu baliabide edo medioak.

Euskal Herriko homizidio tasa eta segurtasuna. Afrikar presoak Afrikara!

100.000 biztanleko 100 pertsona hiltzen badira (El Salvadorren bezala), 3.000.000 biztanleko populazioan (Euskal Herriaren antzera), 3.000 hildako izango lirateke!! Zorionez, gaur egun, gure herrian tasa 0,5 denez, 15 hildako egoten dira batez beste.

Gure gizartea momentu honetan nahiko segurua dela esan ahal dugu. Baina seguruago izan ahal da (adibidez, Japonia, Austria, Norbegia…) eta jakina ez dugu nahi guk dugun segurtasun mailari uko egin. Kaletik joan, egunean zein gauean, ia ezinezkoa delarik ezer gertatzea, gauza oso ona da.

Baina gure herrira delituak egiteko prest dagoen norbait etortzen bada, beste mentalitate batekin, ikusiko du hemen ez dagoela hainbeste inpunitate. Baina, era berean, gure legeak eta kartzelak ez dira Hegoamerika edo Afrika bezain txarrak. Beraz, gure legeak aldatu behar ditugu. Gogorragoak egin behar dira? Gizarte baten egoera lasaia, beste gizarte bateko indibiduo arriskutsuekin nahasten bada, gizarte lasaiaren egoera aldatu daiteke. 

Pertsona batzuek gutxi dute galtzeko eta kartzelako baldintzak ez dira hain txarrak haientzat. Beraz, ez dute ezer galtzeko. Guretzat, kartzela leku oso gogorra eta desatsegina da, baina beste pentsaera dutenentzat, kartzela “delinkuentziaren unibertsitatea” izan ahal da.

Gure kartzeletan preso bat mantentzeak 2.000€ balio du hilabetean (kostu handiena pertsonala da). Honduras-en adibidez, 400€/hilabetean (adibide bat da, Afrikako edozein naziok balio du). Hortaz, EHn Honduras-eko batek delitu bat egiten badu, ez da hobeto kondena Honduras-en betetzea? Gure gobernuak Honduras-i 500€ ordaindu ahal dio. Horrekin, kartzelako gastua ordaintzen du eta soberan dauden 100€ak, herrialde horretan kooperazio lanetan eman ahal da (eskolak edo ospitaleak egiteko, adibidez). Gainera, gure gobernuak 1.600€ aurreztu ahal ditu (2.000€-1.600€). Gainera, Honduras-eko pertsona horrek, bi aldiz pentsatuko du delitua egin baino lehen, izan ere, Honduras-eko kartzelara joango dela jakingo du.

Beraz, hustu gure kartzelak atzerriko delinkuenteezBidali euren herrialdeetara, kondena betetzera. Dirua aurreztuko dugu, gure krisi ekonomikoari aurre egiteko.

Redacción de euskalnews.com

Suscríbete
Notificar sobre
guest
1 Comentario
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
Izaskun
Izaskun
3 años

Ados nago.
Cada barco que aguante su vela. Holakoa esaten da

error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x