EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

Bilboko pintadak: “Etorkin gehiegi” eta “Abertzale traidoreak”

Bilboko hormetan gutxiengo isila agertu da. Begi bistakoa adierazi dute: etorkin gehiegi daude gure hizkuntzarentzat. Bai. Gure hizkuntza egoera ahulean baldin badago, bizirauteko borroka egin behar badu, zer zentzu dauka milaka erdaldun Euskal Herrira etortzeak?

“Ongi etorri errefuxiatuak” eta “Euskaraz bizi nahi dut”. 2 pankarta ikusi nituen eskegita etxe berean. Barkatu, baina 2 mezu horiek bateraezinakdira.

Ongi etorri errefuxiatuak eta Euskaraz bizi nahi dut. Bateraezinak.

Nahiko lan dugu euskaltzaleok euskararen ezagutza zabaltzen, euskararen alde kontzientziatzen, nortasuna sendotzen, gure hizkuntzaren kalitatea bermatzen. Badaude Euskal Herrian bizi diren asko euskaraz hitz egiteko gogoa dutenak, baina ikasteko zailtasun handiarekin eta praktikatzeko beldurrarekin.

Etorkinak, berez, ez dira txarrak. Baina ukaezina da kolonizazio linguistikoan presio handiagoa egiten dutela. Gehienei ez zaie axola euskara desagertzen baldin bada. Salbuespen batzuk badaude, noski. Baina horiek gutxiengo marjinala dira. Zonalde *benetan* euskaldunean bizi badira, non gehiengoa euskalduna den, modu naturalean ikasiko dute. Batez ere eskolan txikitatik ikasi dutenek. Baina horiek gutxiengoa dira. Etorkin gehienak hirietan daude. Eta haiek ikusten dutena da euskara hizkuntza ahula dela. Ikasteko beharra bakarrik akademikoa da eta lanpostu publikoetan egoteko. Baina hortik aurrera ezer gutxi.

“Islama ez da matxista noski”. Sanfran auzoko pintada. Ironia, progreen hipokresia salatzeko. Erlijio katolikoa matxista dela diote, baina zuk “bai eta islama ere matxista da” esaten badiezu… orduan matxista zara. Ehh? Nola? Progre nazkagarriak, ezin hipokritagoak dira.

Ikasten dutenen artean, kanpotar zein bertakoen artean, atxikipen eskasa dago euskararekiko. Lanak ditugu familia euskaldunekoa izanda ere, abizen euskaldunak izanda ere euskararekiko kontzientzia pizten. Beraz, osagai horiek ez dituen indibiduo baten kasuan, are zailagoa da kontzientzia hori pizten.

Islam, matxismoaren ikur. Progreek hori ikustean “Estatua, matxismoaren ikur” jarri zuten gainetik, “islam” agertzeak amorru ematen zielako. Bai, noski, “estatua matxismoaren ikur”. Urtero txiringito feministei milioiak oparitzen dizkion estatu hori. Legeetan emakumeei lanpostuetan lehentasuna ematen diena, emakumearen aldeko publizitate kanpainak finantzatzen dituena, emakumearen legeak ad hoc sortzen dituena…

Etorkin asko ezagutu ditut, pertsonalki. Euskara ikasteko ahalegin handia egin dutenak, denbora eta diru aldetik. Baina maila ona edukita ere, ez dute inolako atxikipenik. Are gehiago, askok nekatuta bukatu dute ahalegin hori egiteagatik edo azterketetan suspentsoa edo “ez gai” jasotzeagatik.

Ordezkapen demografikorik ez. Progreek zer esango lukete Afrikan afrikarrak ordezkatuko bagenitu eta europarrez bete?
Pintada hauekin progreek ez dakite ezta zer erantzun. Erlijio guztiak matxistak, zein gehien? Argi dago erantzuna: islama.
Suscríbete
Notificar sobre
guest
1 Comentario
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
trackback

[…] acción, tal y como hemos hecho en otras ocasiones, como hace años cuando aparecieron aquellas pintadas de “Etorkin Gehiegi” (demasiados inmigrantes) en la zona de San Franisco y Bilbao La Vieja, o hace unas semanas, cuando […]

error: Content is protected !!
2
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x