EUSKADI

Siete ciclistas heridos tras ser arrollados por un furgón en la N-634 / Zazpi txirrindulari zaurituak Eibarren furgoi batek harrapatu ostean

Un total de siete personas que circulaban en bicicleta por la carretera N-634 a su paso por el término municipal de Eibar han resultado heridos, víctimas de un atropello por parte de un vehículo de transporte. Uno de los heridos ha precisado de su evacuación en el helicóptero de Osakidetza hasta el hospital de Donostia.

El percance ha tenido lugar hacia las 09,40 horas en la carretera N-634 en Eibar cuando un furgón Renault Master ha arrollado a siete ciclistas resultando todos ellos heridos. Al lugar se han desplazado servicios sanitarios, bomberos, Ertzaintza y Policía Local. Una de las víctimas, debido a la gravedad de las lesiones, ha sido evacuada hasta el hospital de Donostia por medio del helicóptero de Osakidetza. Los otros seis han sido trasladados en ambulancias hasta los hospitales de Mendaro y Galdakao.

La Ertzaintza ha iniciado el correspondiente atestado policial para el esclarecimiento de este accidente de tráfico. Además, se ha encargado de regular el tráfico en el lugar debido a las retenciones generadas. Pasadas las 12 del mediodía la carretera ha quedado expedita a la circulación.

Eibar parean N-634 errepidean bizikletaz zihoazen zazpi pertsona zauritu dira, garraio-ibilgailu batek harrapatuta. Zaurituetako bat Osakidetzaren helikopteroan eraman behar izan dute Donostiako ospitalera.

Ezbeharra 09:40 aldera gertatu da N-634 errepidean, Eibarren, Renault Master furgoi batek zazpi txirrindulari harrapatu eta zauritu dituenean. Osasun zerbitzuak, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira. Biktimetako bat, lesioen larritasuna dela eta, Donostiako ospitalera eraman dute Osakidetzako helikopteroaren bidez. Beste seiak Mendaro eta Galdakaoko ospitaleetara eraman dituzte.

Ertzaintzak trafiko-istripua argitzeko polizia-atestatua abiarazi du. Gainera, zirkulazioa erregulatzeaz arduratu da, auto-ilarak sortu baitira. Eguerdiko 12ak pasata, errepidea libre geratu da.

DEJA UNA RESPUESTA

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

error: Content is protected !!