EUSKADI

Detenido por agresión con una botella rota / Bilbon atxilotu dute hautsitako botila batekin beste bati eraso egiteagatik

Agentes de la Ertzaintza han detenido en la madrugada de ayer, sábado, a un joven de 18 años de edad, como presunto autor de un delito de lesiones tras agredir a la víctima con una botella rota. El herido ha precisado de asistencia sanitaria en un centro hospitalario. Un segundo individuo, también de 18 años y supuesto cómplice del anterior, ha sido arrestado por amenazas con arma blanca. Como siempre en estos casos, el `poco transparente Servicio de Prensa de la Ertzaintza oculta más datos.

Los hechos se han iniciado en la plaza Arriquibar sobre las cinco menos veinte de la mañana donde se encontraba la víctima junto con unos amigos. Al parecer, dos individuos les han intentado hurtar, según la información aportada por el herido, esgrimiendo finalmente uno de ellos una navaja de manera amenazante, antes de darse a la fuga a la carrera. El segundo implicado, por su parte, ha roto una botella de cristal llegando a agredirle y provocándole diversos cortes en la zona del glúteo y en un costado.

Una patrulla de la Ertzaintza, tras ser alertada, ha llegado al lugar donde se estaba cometiendo la agresión, ya en la confluencia de las calles General Concha y Alameda de San Mamés. Allí, han podido observar cómo un individuo agredía a otro con el casco de una botella de cristal rota, procediendo a separarles. Este ha mostrado una actitud violenta hacia la dotación policial, siéndole incautado el citado objeto cortante. El herido, que presentaba diversas lesiones sangrantes ha precisado de su evacuación al Hospital de Basurto. Ante tales hechos, el agresor ha sido detenido.

Por otro lado, el segundo participante, que supuestamente habría mostrado un arma blanca, ha sido localizado en las inmediaciones, siendo también arrestado. Entre sus pertenencias, le han sido localizadas dos tarjetas bancarias, a nombre de otras personas, que constaban como sustraídas.

El herido ha precisado de varios puntos de sutura y permanencia en observación en el citado centro hospitalario. La Ertzaintza continúa con la investigación para el esclarecimiento de los hechos.     

Bilbon atxilotu dute hautsitako botila batekin beste bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 18 urteko gazte bat atxilotu dute atzo, larunbata, goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta, biktimari hautsitako botila batekin eraso egin ondoren. Zaurituak osasun-laguntza jaso behar izan du ospitalean. Bigarren pertsona bat, hau ere 18 urtekoa eta aurrekoaren ustezko konplizea, arma zuriarekin mehatxu egiteagatik atxilotu dute.

Larunbatean, goizaldeko bostak hogei gutxi aldera gertatu da Arriquibar plazan, biktima lagun batzuekin zegoenean. Dirudienez, bi pertsona haiei lapurreta egiten saiatu dira, zaurituak emandako informazioaren arabera, eta batek labana batekin mehatxatu ditu korrika ihes egin aurretik. Bigarren inplikatuak, berriz, kristalezko botila bat hautsi du eta eraso egin dio, eta ebakiak egin dizkio albo batean eta gluteo inguruan.

Gertatutakoaren berri eman dioten Ertzaintzaren patruila bat iritsi da erasoa gertatzen ari zen lekura, Concha jeneralaren kalearen eta San Mames zumarkalearen elkargunera. Bertan pertsona bat ikusi dute hautsitako kristalezko botila batekin beste bati eraso egiten, eta banandu egin dituzte.  Erasotzaileak bortxazko jarrera hartu du polizia-dotazioaren aurrean, eta kendu egin diote hautsitako botila. Zaurituak ebakiak zituen, eta odola dariola zegoenez Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute. Horren guztiaren aurrean, erasotzailea atxilotu egin dute.

Bestalde, liskarrean ustez arma zuria erakutsi duen bigarren pertsona inguruan aurkitu eta arrastatu dute. Bere gauzen artean bankuko bi txartel aurkitu dizkiote, beste pertsona batzuen izenean zeudenak eta lapurtu gisa agertzen zirenak.  

Zaurituari suturako hainbat puntu eman behar izan dizkiote, eta ospitalean geratu da behaketa pean. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du gertatutakoa argitzeko.             

DEJA UNA RESPUESTA

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

error: Content is protected !!