EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

Genero maskulino diskriminatua

  • Aritz Aguado-k idatzitako artikulua
  • Zure artikuluak euskalnews.com-en argitaratzea gustatuko balitzaizu, info@euskalnews.com-era bidali ditzakezu (bai euskeraz, zein gasteleraz)

Irakasle batek klasean eztabaida antolatu zuen: nola topatu matxismoa gure artean eta nola egin aurre? Berak ideia batzuk azaldu zituen gero gure artean horri buruz gogoeta egiteko. Baina laster atera ziren alde eta aurkako argudioak. Eztabaida berotzen joan zen. Gehienbat mutilak alde batean eta neskak beste alde batean bildu ziren. Argudio batzuk bota ziren. Inork ez zuen horretaz aurretik hitz egin. Genero hizkera integratzailea edo zentzugabekeria? Nik hemen bildu ditut.

Euskaraz, lanbide gehienetan ez dago generorik. Adibidez: Teknikari, Mekanikari, Informatikari (tekniko edo teknika, informatiko edo informatika… EZ dira existizen, lanbide moduan. “Lan teknikoa” esan ahal dugu, baina pertsona bezala, “teknikari” soilik. Beraz, “informatikoa ordenagailua konpontzera etorri da” ez da zuzena).

Gaztelaniaz, “MEDICA”, “ARQUITECTA” edo “MIEMBRA” esatea tontakeria da. Ez du ez hanka ez buru. Hori dio RAEk nahiz eta erabilera zabaltzeak bere hiztegian onartzera behartu. Izan ere, ez dugu esaten POLICIO, ASTRONAUTO, FUTBOLISTO, ELECTRICISTO (gainera, lanbide hauetan gehienak gizonak dira).

barren.eus

Edo “CARGA POLÍTICA”, “CARGO POLÍTICO” ordez. Adibidez: “Ella es una CARGA POLÍTICA”, eta “Él es un CARGO POLÍTICO”.

Gaztelaniaz “los y las ciudadanos” edo “ciudadanos y ciudadanas” etengabe esateak ez du zentzurik. Izan ere, “los ciudadanos” NEUTROA da. Eta hau jendeari kosta egiten zaio ulertzea, “ciudadanOS” ikustean soilik gizonak ikusten dituelako. Euskaraz ez dugu arazorik: “hiritarrak, herritarrak, donostiarrak”…  ere neutroak dira, ez dute generorik.

Gainera, hizkuntza ekonomiagatik ere, ez dauka zentzurik horrelakoak etengabe “Los x y las x” esatea. “Hemos ido allí” esatean, “a” preposizioa ere galtzen den bezalaxe.

Gaztelaniaz EL, LA, LO artikulu determinatuak existitzen dira. Masculino, femenino eta neutro.

Los ciudadanos neutroa da, inklusiboa da, 2 generoak (edo dauden guztiak) kontuan hartzen dituelako.

“Estos ciudadanos” neutroa da, inklusiboa da, 2 generoak (edo dauden guztiak) kontuan hartzen dituelako.

Mutil bat eta neska bat badaude, nola esango diegu “vosotros”. Ez dugu esango “vosotros y vosotras”. Izan ere, “nosotros” eta “vosotros” neutrotzat har daitezke. Bi pertsona daudenean soilik, argi dago. Baina gehiagorekin ere, neutrotzat har daiteke.

Badira bi generoak kontuan hartzeko, baina ekonomia-hizkuntzari kalte ez egiteko “les xxxx-es” esaten duena (hori bai, “estes” esaten bada, konturatu gabe maskulinoaren plurala egingo luke, benetan baztertzaile bihurtuz). Baina onarpen gutxi dauka eta hori esaten dutenak frikitzat hartzen dira. Agian, hau litzateke benetan integratzaileena, baina oso zaila zabaltzeko. Azken finean, gaztelaniaz hitz egiten dugunon artean, gehiengo zabal bat ideia berdinzaleaz etengabe kontzientziatua egotea beharrezkoa litzateke.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x