EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

“Etorkinak eta euskara” – Aitor Iñarra

Aitor Iñarra-k idatzitako artikulua, Argia aldizkarian argitaratua eta euskalnews.com-en erreproduzitua

2019ko azaroan, euskara eta soziologiari buruzko hitzaldi bat entzutera joan nintzen Donostiako San Telmo museora, euskarari buruzko jardunaldi batzuen harian. Donostiako Udalak egindako ikerketa soziologiko baten emaitzen berri eman ziguten aretora hurbildu ginen hogeita hamar pertsonoi. Berrogei urtetik gorako lagunak ginen gehientsuenak.

Ikerlanaren berri ematen hasi zirenean, deigarri egin zitzaidan ikerketa egin zuen pertsona euskalduna ez izatea. Bitxia iruditu zitzaidan, baina arretaz entzun nituen haren azalpenak.

Euskarak Euskal Autonomia Erkidegoan duen kale erabilera erregistratzea zen ikerlanaren xede nagusia. Hilabeteak eman zituen kalean landa lana egiten eta, estatistika analisiak egin ondoren, emaitzen berri eman ziguten hitzaldian, gaztelaniaz.

Erakutsi zizkiguten erabilera mapek euskararen presentzia handiagoa nabarmentzen duten toki batzuetan, eta txikiagoa beste batzuetan. Donostiako Martutene eta Altza auzoetan, esaterako, euskarak %10eko presentzia baino ez omen du kalean. Ez nintzen harritu, bai baitago horretarako arrazoirik.

Ikerlanaren xehetasunak aletzen hasi zirenean, erreparatzeko modukoak iruditu zitzaizkidan ikerlanaren parametro batzuk. Etxebizitzen tamaina eta bizilagunen errenta maila zen horietako bat. Ikerlanaren arabera, etxebizitzak handiagoak dira euskaldun gehien bizi diren tokietan eta diru sarrerak ere batezbestekoak baino handiagoak dira. Hau da, euskaldunon irudi burgesa erakusten digu ikerketak: soilik gazteleraz hitz egiten dutenek baino diru gehiago daukagu eta etxebizitza handiagoetan bizi gara.

Parametro hori bitxia iruditu zitzaizkidan, bai. Etxebizitzen tamaina al da, akaso, inportantea? Hala ere, bitxiagoa iruditu zitzaidan euskararen egungo egoeraren atzean dagoen ageriko beste aldagai edo arrazoi baten aipamenik ez egitea ikerlanak, hau da, etorkinek euskaran duten eragina ez aztertzea. Nolatan ez ditu lotu ikerlanak etorkinen presentzia eta euskararen erabileraren beherakada? Agerikoa da, nire ustez, orain 60 urte beste lurralde batzuetatik etorritako pertsona ugarien presentziak urritu duela euskararen erabilera Altzan. Zergatik ez du horren berri ematen ikerketa soziologikoak?

Orain 60 urte inguru, baserri auzoa zen Altza eta euskaldunak zituen bizilagun gehien-gehienak. Garai hartatik aurrera, baserriak bota eta haien ordez etxebizitzen bloke handiak eraikitzen hasi ziren, Espainiatik etorritako familiak hartzeko. Etorrera horrek zeharo aldatu zuen orduko egoera eta nabarmen urritu zuen bertakoen, euskaldunen, kopurua. Ordutik aurrera bizilagun gehienak kastillanoak ziren, eta ez zuten euskaraz hitz egiten.

Altzan bezala, horixe bera gertatu da Euskal Herriko beste hamaika herri eta auzotan. Sestao, Barakaldo, Portugalete, Errenteria eta beste leku asko dira horren erakusgarri.

Horri buruzko galdera egin nion ikertzaileari. Berak, ordea, nire ondorioak okerrak zirela adierazi zidan. Haren esanetan, ikerketak azaltzen diguna justu kontrakoa da. Guk uste genituen hainbat gauza atzera botatzen ditu ikerketak. Adibidez, beti erlazionatu izan dugu mundu rurala euskararekin, eta ikerketaren arabera hori okerra da, Arabako lautadako herri askotan ez baita euskararik hitz egiten.

Ezin nuen sinetsi! Nola esan zezakeen horrelakorik? Bostehun urte dira Arabako lautadan euskara hitz egiten ez dela, eta horrelaxe adierazi nion. Gaztelak 1200. urtean konkistatu zituen Arabako lurrak, ordura arte Nafarroakoak zirenak, eta euskara, pixkanaka, desagertzen hasi zen orduz geroztik. Arabako egoera oso bestelakoa da.

Ikerlanaren aurkezpena eta gero, gaianari buruz hausnartzen aritu naiz. Agian ez da kasualitate hutsa izango ikerketa soziologiko horrek etorkinen eragina kontuan hartu ez izana. Ikerketak horrelako zerbait esango balu “atera ditugun ondorioen artean, argi ikusten da etorkinek euskarari kalte egiten diotela”, esaldia ez litzateke politikoki oso polita izango. Arrazakeria usaina ere hartuko lioke hainbatek. Baina zer xede du ikerlanak, errealitatea aztertzea ala politika egitea?

Gaur egun, gure Euskal Herrian, nabaria da gaiarekiko zurikeria erakunde publiko zein pribatu guztiengan. Instituzioek ez dute immigrazio masiboari aurre egiteko ausardiarik eta, kritikatu ez ditzaten, hainbat laguntza ematen dizkiote immigrazioari, ekonomikoak barne. Egoera ez da batere erraza, arrazista esaten baitiote immigrazio masibo hori kritikatzen duen edonori. Adierazpen askatasuna, izan ere, oso mugatuta dago gaur egun. Hori horrela izanda, nola ausartuko da ikerlan soziologiko bat horrelako zerbait esatera?

Hausnartzeari ekin eta galdera hau egin beharko genioke geure buruari: prest al gaude euskara, Euskal Herria eta Europako gainerako nazio txikiak immigrazioaren olatuarekin batera desager daitezen? Hori da, izan ere, immigrazio masiboaren ageriko arriskua. Ikusi besterik ez dago zer gertatu zaion euskarari industrializazio garaiko 100 urteetan, aurreko 10 mila urteetan baino kalte handiagoa pairatu baitu. Euskal Herriak hiru milioi biztanle ditu eta euskal jatorriko jende ugari dago munduan zehar, baina 700.000 lagun inguruk soilik hitz egiten dugu euskaraz. Oso kontuan hartzeko datua da hori.

Bada berrogei urtetik beherakoak EAEn euskaradunak direla dioenik, bertako eskoletan euskaraz ikasteko aukera izan dutelako. Baina hori ez da egia. Gure hezkuntza sistemak ez duelako inondik ere bermatzen EAEn ikasten duten pertsona guztiak euskaraz aritzeko gai izango direnik. Altzara edo Bilbora joatea eta 30 urteko edonorekin euskaraz hitz egiten saiatzea besterik ez dugu horretaz jabetzeko. Euskaldunak burbuila batean bizi gara eta errealitateari bizkarra emanda, askotan.

Argumentu nagusira itzuliz, berriro egin beharrean naiz galdera bera: prest al gaude munduaren dibertsitatea kolokan jartzeko, etorkinen eskubideak babestearren? Ez gaitezen hipokritak izan. Gure jokabide pasiboaren ondorioz, desagertze bidean dira nazioak, hizkuntzak, arrazak eta kulturak. Ez du balio gerora negar egiteak.

Gaiari heldu eta immigrazio masiboaren gaineko eztabaida zabaldu behar da, konplexurik gabe eta inor iraindu gabe, bateragarri baitira etorkinen eskubideak eta gure existentziaren bermea.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
2 Comentarios
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
Batenbat
Batenbat
2 años

Egunkari honetan askotan aipatu duzuen bezala, badira zenbait botere mundial oso interesatuta daudenak herri txiki eta ertainen asimilazio eta desagerpenean eta ziur aski, etorkizunean handien kontra ere egingo dute. Aberastasunak aberatsenei biderkatu egiten zauzkie mundu erradikalki globalizatu batean, herri eta hizkuntza bakarra izatea nahi duten horretan.

Ez dezagun ahaztu nora joaten diren lan egitera Euskal Herriko eta beste herrietako goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, ez dezagun ahaztu, immigrazio masiboa bezala emigrazio txikiago baina kritikoagoa ere badugu. Guk ordaindutako hezkuntza sistemak gure haurrei herrialde honetako bi hizkuntza ofizialak erakusteko gaitasunik ez du, baina ingelesa, frantsesa eta alemanari atea laster irekitzen die, gure gazteak, gure zergen bidez hezkuntza jasotakoak, ziztu bizian eta betirako irten daitezen gure herritik, munduko botere nagusien (AEB, Errusia, Alemania, etab.) zerbitzura egon daitezen, haientzat doan. Horri, Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde azpiratu eta humilatuek, lotsa izan beharko liokete.

Ni
Ni
2 años

Oso ondo idatzitako artikulua!!! Gaur egun euskararen egoera okerrera doa, eta horren arrazoia bide desberdinetatik dator: euskaldunok euskaraz gutxiago mintzatzea, gero eta erdaldun/atzerritar gehiago dagoelako gure kaleetan, zenbat eta erdaldun/inmigrante gehiagi euskaldunok ere haiekin erderaz egin behar kuadrillan askotan… bestakde, hezkuntzan, D eredua lotsagarria da. Euskeraz tutik ulertzen ez eta ikasteko inongi asmorik ere ez dutenak D ereduan daude askotan. Nire ustez ume horiek euskaldunei kalte egiten die, hau da, euskal giroa egon behar lukeen klase batean erdara sartzen da pertsona hoiengatik. Bestalde, denok dakigu nork ekartzen dituen ume gehien euskadin, atzerritarrek. Arrazoia: askotarikoak. 1- kulturalki ume gehiago dituzte. 2- asko laguntzetatil bizi dira eta umeak zaintzeko egun osoa dute 3- Hemengo euskaldunok lanera joan eta inpuestoak ordaindu eta ordaindu eta gero diru hori zergatik ez erabili hemengo langileen jaiotze-tasa handitzeko? Zergatik erabiltzen da diru guztia lanik egiten ez duek jendea laguntzeko? 4- laguntzak jaso eta jaso, noizarte? 2, 5, 10, 20, 40 urte? Trukean ez lukete gizartearentzako onuragarria den zerbait egin behar? 5- euskaldunoi etzaie dirulaguntzarik ematen ez umeak izateko, ez bekarik ez ezer, gehiena kanpotarrentzat doan bitattea , horrela nola izan umeak hemengoek? Hemendik 10-20 urtera euskal herrian gaztelera eta arabea izango dira nagusi, denbora testigu. Eta orduan, ustez “abertzale progresistak” direnak ohartuko dira langilerik gabeko herria, herri pobrea izango dela eta atzerritarrez betea, berandu ordurako. Atzerritar askok garbi esaten baitute ez dutela euskera ikasteko batere asmorik. Amen

error: Content is protected !!
2
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x