EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI OPINION

Xabi Iguaran Arandia oiartzuarraren omenaldian

  • Enrike Lopez-en iritzia
  • Si queréis que publiquemos vuestros artículos de opinión en euskalnews.com (tanto en castellano como en euskera), podéis enviarlos a info@euskalnews.com

Xabi Iguaran Arandia oiartzuarraren omenaldian

EUSKALDUN GUZTIOI DEIA:

SARRI EUTSI, GUTXI OBEDITU!

XABIren DEIA: “BOTIKA ETA OSPITAL NEGOZIO BIHURTUTA,
EUTSI GOIARI! BESTELA BAGOAZ LASTER TRANSGENIKORA”

Orain dela 24 urte, 1997ko San Joanetan, Oiartzungo Intxixu herri lantaldekoek Leioako unibertsitatean kaleratutako irakasleak gonbidatu gintuzten eta Zalakain eta biok, tolosarra bera eta Enkartazioetakoa ni, Oiartzunera etorri ginen esperientziak elkartrukatzeko. Funtzionario izateari intsumiso ginen gu eta intxixuarrek, berriz, AEK Jaurlatxirlako administrazioan murgiltzeari desobedientzia egin zioten. Aurreko urtean, udazkenaren hasieran, jaso nuen Oiartzungo zatiketaren eta ohiko kanporatze eta desalojo itsusien berri eta, orduantxe, Portugaleteko Arantza Martinez adiskideminari ohartarazi nion: “Guri Portugaleten gertatutako sorgin ehiza orain Oiartzungo lagun talde bati ere gertatzen ari zaio”. Ni beti gertaera guztiak elkarlotuta ikusten ahalegintzen naiz. Aldiz, bereizita gaudela sinesteko kontatzen diguten istorioak gu menperatzeko balio zaizkie boterezale eta kontrolatzaile guztiei.

Horrela hasi zen intxixuarrekin harreman luze, tinko eta beroa. Adiskideak tarteka batzen ginen eta, batez ere, elkarri indarra ematen genion. Besteak beste, Xabiren eta adiskideminen laguntzarekin 2003an Euskal Herriko udalerri guztiak oinez bisitatzeko 5000 kilometrotan urte erdiko ibilaldia egin genuen, edo uda bateko 8 egunetan, berriz, euskal kostaldea, Enkartazioetako Kobaronetik Lapurdiko Baionaraino. Urte askoan, Xabirekin batera azokarik azoka eta herririk herri ibili naiz, geure mezu osagarriekin: euskara, Euskal Herria, sendabelarrak, desobedientzia,… Liburuak zabaltzeko, baina batez ere Euskal Herriko jendearekin harremanak izateko. Jendearen artean, mirestekoa da Xabiren karisma eta zer ondo zekien jendearengana heltzen eta erakartzen. Azti itxuraz, komunikatzaile askoren aldean, Xabiren ikuskizuna ikaragarria zen: sardea, adarra jotzea, ardi larruak,… eta batez ere ozenki egindako deialdiak.

Oraintxe bertan Euskal Herrian eta mundu osoan pairatzen ari garen plandemia honi aurre egiteko, Xabi Iguaranek bere bizitza oparoan bestelako norabidea irakatsi digu. Xabik barra-barra zabaldutako “Zilarrezko aitzurra” liburuaren sarreran eta amaieran 1996an argi eta garbi helarazi zigun abisu hau:

Osasuna, botika eta ospital negozio bihurtu dutela ikusirik, Oiartzungo Intxixu herri kultur lantaldeak herrira jo eta sendabide naturala eta herrikoiaren ikastaroak antolatu ditu.

Baraua, lasaitasuna, eguzkia, ibiltzea, izerdi ematea, sentitzen dena esan eta egitea, ura, haizea, buztina, hankutsik ibiltzea, irrati eta telebistarik gabe egotea, bertso eta doinu zahar eta berri kantatzea, esaterako, gure eguneroko bizitzaren tarte atseginak dira eta behar-beharrezkoak ditugu: Bestela, nola bizi!

Baina gero eta makurrago biziarazten gaituzte, duintasuna galtzen badugu, beraien negozio, pentsaera eta bakearen morroi bihurtzen bagara. Gero eta ospital, kartzela, kuartel, polizia, gorbatadun-alkauete, teknikari-txupatinta, “langile kualifikatu”, funtzionario-zuri, etsaien soldadu, kontsumo-drogadikto, telebabesle, futbolero lizentziatua eta beste horrenbeste gehiago. Ez badugu geure burua zaintzen, osasuna zaintzen, bizia zaintzen, ez badugu EZ! esan eta gurea egiten!

Eutsi goiari!, bestela bagoaz laster arto, gari, patata transgenikoa eta “Dolly” arkumea, behi eroak eta tximu klonikoen zelaira…(1996)

Xabiren hitzak hiru aldiz irakurtzea gomendatzen dizuet. Ekialdeko meditazioan, egindakoaz eta esandakoaz jabetzeko, horretaz konstziente bihurtzeko, berriro hiru aldiz esatea omen da teknika egokia. Eta oraingo gaixotasunarekin Xabik neke handiz esan ahalko luke, baina ziur ados dagoela munduko satanas nagusiek prestatutako botika transgeniko esperimental horiek salatzearekin. Zer gertatu zaigu garrantzitsuena ahazteko? Ez geunden gehienok transgenikoen aurka? Magia beltza egin al digute, oraintxe ume eta gazte guztiei erraietaraino sartu nahi dieten pozoi hori onartzeko?

Baina zergatik ez diogu kasurik egin Xabiren abisuari? Hasteko, inor ez da profeta bere herrian, ezta bere etxean ere. Zerbait dakit horretaz. Bestetik, euskaldun gehienak, eta batez ere geurean prestigio handia dutenak, goiko erakunde ilun eta satanikoen esanetara daude eta, euren bizitza hipotekatzearekin batera, guztion bizitza ere galtzen saiatzen dira. Izan ere, azken hiru hamarkadetan boterearen, diruaren eta prestigioaren inguruan biratu da euskaldun gehienen bizitza, alderdien eta erakundeen inguruan, eta bestelako bidean ibili garenok sarritan erabat baztertuak sentitu gara. Eta horrexegatik, 2020. urteko lurrikara-tsunami plutoniano honi aurre egiteko erabat desarmaturik gaude.

Elkarrizketa Xabi Iguaran Arandiarekin.

Batzuetan Xabirekin ere, azokarik azoka, herririk herri, 2015etik aurrera orritxo-panfleto batean, jarrera nagusi hau aztertu eta zabaldu nuen, Euskal Herriaren gainbehera agerian uzteko. Bost urtean, azoketan eta kaleetan hainbat euskaldun xume, hainbat herritar anonimo, panfletoa irakurri eta hurbildu zitzaizkidan guztiz ados zeudela esan eta zoriontzeko. Hala ere, ez zitzaidan inoiz hurbildu euskaldun alderdikoi bat ere, ezta erakundeetan interesa dutenetako bat ere. Hemen duzue orritxoaren mamia:

Horrelako jarrera nagusitu izanak jadanik Euskal Herriari hipoteka handiak ekarri dizkio:

irudimen falta ikaragarria;

bat-batekotasuna gaitzesteko joera, espontaneitateari beldurra;

berez ekiteko orduan, ahulezia: ingeniari asko, baina benetako lider gutxi;

-organizatzeko estiloan hierarkizazio handia;

-“gure” erakunde guztietan artalde bezala jokatzea;

gure artean, pribilejiodunak eta mediokreak nagusi, bestelako pertsona orijinalak eta pertsonaiak bazterrean gelditu diren bitartean.” (2015-2020)

Izan ere, Xabi bezalako lagun orijinalak bazterrean zokoratuta gelditu zaizkigu. Gauzak horrela, Euskal Herrian barne indarrik gabe gabiltza, arimarik gabe gabiltza. Badirudi euskaldunon artean mediokritatea adosteko hitzarmena sinatu dugula. Ez dago inon idatzita, baina nolabait euskal eliteek, alderdikoiek adostu dute eta euskaldunok egunerokoan sinatzeko irrikitan gaudela dirudi.

Ahaztu zaigu guk euskaldunok aiton-amonen jakintza miresten genuela eta beti iraganean boteretsuek harrapatu eta hildako sorginen alde agertzen ginela. Hala ere, bat-batean, ametsa amesgaizto bihurtu da eta munduko dirudun eta bankari handienen esku dauden multinazional farmazeutikoen atzaparretan erortzeko eta hiltzeko zorian gaude. Gehienek jadanik injekzio transgenikoa hartu dute. Eta alderdiek gure lurraldeko industriaguneetan multinazional farmazeutiko nagusiak hartu dituzte besoak zabalik, horrela Euskal Txina Txikia honetatik mundu osoko gizakiak pozoitu ditzaten.

Mundu osoarentzat kinka larri honetan, euskaldunok, lasai baina tinko eta atsedenik gabe, duintasuna berreskuratzeko premia dugu. Geure buruarekin bat egin behar dugu berriro. Eta zentzuz jokatu. ESNATZEKO garaia da. Ez dugu ahaztu behar nor garen eta zer garen, nondik gatozen eta zer nahi dugun. Eta horretarako beharrezkoa da Xabi bezalako lagun eredugarriak aintzat hartzea.

Boterearen, diruaren eta prestigioaren gose direnen aurrean, Xabiren jarrera datorkit gogora, orain dela 2500 urteko Tao Te King, hau da, Bidearen Liburuak hauxe dionean:

Edozein gizaki, maitasunik gabe adoretsua bada,

urritasunean neurriz bizi gabe eskuzabala bada,

eta apaltasunik gabe lehena izan nahi badu,

zuzen-zuzenean doa heriotzarantz.

Maitasunari esker gara adoretsuak,

urritasunean neurriz bizitzeari esker jokatu ahal dugu eskuzabaltasunez

eta lehena izatea ukatzeari esker izan ahal gara gauza guztien jabe.”

Eta horrela, esnatzen bagara, amaieran, dena ondo aterako da eta umeak onik aterako dira.

Enrike Lopez, Enkartazioetako periferikoa eta betidanik kalean ibilitako irakaslea

Suscríbete
Notificar sobre
guest
1 Comentario
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
Argi
Argi
2 años

Itzel ona, Enrique

error: Content is protected !!
1
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x