EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI

Rescate junto a la cueva de la Leze / Emakume bat erreskatatu dute Arabako Leze haitzuloaren sarreran erori eta min hartuta

Los Servicio de Emergencias del Gobierno Vasco rescataron durante la mañana de ayer, viernes, a una mujer que sufrió una caída cuando se disponía a acceder a la cueva de la Leze (Araba). Tras ser rescatada por el helicóptero de la UVR de la Ertzaintza fue trasladada en la aeronave de Osakidetza hasta el hospital de Cruces. En el monte Pagoeta (Gipuzkoa) también fue evacuada a un centro sanitario otra mujer por el mismo motivo.

El hecho tuvo lugar pasadas las doce del mediodía cuando un particular alertó a 112 SOS DEIAK para informar que su acompañante, una mujer de 58 años, había sufrido una caída en las inmediaciones de la cueva de la Leze, en Araba, y que se encontraba herida. El técnico de Atención de Emergencias del Gobierno Vasco se desplazó hasta el lugar junto con el helicóptero de la UVR con equipo de montaña, así como a bomberos de Araba y la aeronave Osakidetza.

Una vez en el lugar, el equipo de montaña de la Ertzaintza, junto con la Unidad de bomberos, prestaron la primera asistencia a la víctima que fue evacuada en helicóptero hasta una campa cercana donde el equipo médico de Osakidetza esperaba para realizar el traslado en helicóptero hasta el hospital de Cruces.

Por otro lado, una hora más tarde, también fue evacuada a un centro sanitario otra mujer de 69 años tras sufrir una caída en el monte Pagoeta, Gupuzkoa. En esta ocasión, bomberos de Gipuzkoa accedieron hasta el lugar donde se encontraba la herida realizando la evacuación hasta el ambulatorio de Zarautz.

Emakume bat erreskatatu dute Arabako Leze haitzuloaren sarreran erori eta min hartuta

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Leze haitzuloan (Araba) sartzera zihoanean erori eta min hartu zuen emakume bat erreskatatu zuten atzo. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroak erreskatatu ondoren, Osakidetzaren helikopteroan eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Pagoeta mendian ere (Gipuzkoa) beste emakume bat erreskatatu zuten arrazoi beragatik, eta gero osasun-zentro batera eraman zuten.

Eguerdiko hamabiak aldera, partikular batek 112 SOS DEIAK zerbitzura deitu zuen bere lagunak, 58 urteko emakumeak, Arabako Leze haitzuloaren ondoan erori eta min hartu zuela esanez. 

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikari batek Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat, mendiko taldea, Arabako suhiltzaileak eta Osakidetzaren helikopteroa mobilizatu zituen lekura. 
Bertara iritsi zirenean, Ertzaintzako mendiko taldeak eta suhiltzaileek eman zioten lehen laguntza biktimari, eta helikopteroan eraman zuten inguruko zelai batera. Bertan zain zituen Osakidetzako osasun-zerbitzuek Gurutzetako ospitalera eraman zuten helikopteroan.

Bestalde, handik ordubetera, 69 urteko beste emakume bat eraman zuten osasun-zentro batera, Gipuzkoako Pagoeta mendian erori eta min hartuta. Kasu honetan Gipuzkoako suhiltzaileak hurbildu ziren zauritutako emakumea zegoen lekura, eta Zarauzko anbulatoriora eraman zuten.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
1
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x