EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI

Rescatan a un montañero accidentado / Larrialdietako zerbitzuek Busto gailurrean min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute

Sobre las dos menos cuarto de la tarde de ayer, martes, los servicios de emergencia de Euskadi se han movilizado hasta la cima del monte Busto, una de las principales cumbres de la cordillera de los Montes de Vitoria-Gasteiz, para asistir y rescatar a un montañero que ha resultado herido al sufrir una caída en el descenso de la citada cumbre. Un helicóptero de la Ertzaintza con efectivos de la Sección de Montaña de la Unidad de Vigilancia y Rescate (U.V.R.) ha accedido al lugar del accidente y con la colaboración de varios recursos de la Unidad de Bomberos de Vitoria-Gasteiz ha rescatado al herido que, finalmente, ha sido evacuado en ambulancia al hospital de Txagorritxu.

Pasada la una de la tarde de ayer, el Servicio de Coordinación de Urgencias Sos Deiak 112 ha sido alertado por el accidente sufrido por un montañero en el inicio del descenso de la cima del Monte Busto, una de las principales cumbres de la cordillera de los Montes de Vitoria-Gasteiz. A raíz del percance, el montañero se dolía de una posible fractura en una pierna que le imposibilitaba caminar y continuar con su marcha.

Un Técnico de la Dirección de Atención de Emergencias del Gobierno Vasco ha movilizado al lugar a los servicios de emergencias entre ellos a varios recursos de la Unidad de Bomberos de Vitoria-Gasteiz y a un helicóptero de la Ertzaintza con efectivos de la Sección de Montaña de la Unidad de Vigilancia y Rescate (U.V.R.) que ha accedido al lugar del accidente. Los recursos de bomberos han asistido al herido hasta que la aeronave de la Ertzaintza ha rescatado y trasladado a la víctima hasta el campo de rugby del barrio de Lakua, donde esperaba una ambulancia de Osakidetza que ha evacuado al montañero al hospital de Txagorritxu.

Larrialdietako zerbitzuek Busto gailurrean min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute

Atzo , asteartea, arratsaldeko ordu biak laurden gutxi aldera, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Gasteizko Mendiak mendilerroko Busto mendi gailurrera mobilizatu dituzte gailurretik jaisten ari zenean min hartu duen mendizale bati laguntzera. Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak iritsi dira istripua gertatu den lekura, eta Gasteizko suhiltzaileen laguntzaz erreskatatu dute zauritua. Ondoren anbulantzian eraman dute Txagorritxu ospitalera.

Atzo arratsaldeko ordu bata aldera, SOS Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuari jakitera eman diote mendizale batek istripua izan duela Busto menditik, Gasteizko Mendiak mendilerroko gailur nagusietako batetik, jaisten hasi denean. Jakinarazi dutenez, mendizaleak hautsiren bat izan zezakeen hanka batean, eta ezin zen ibili eta ezin zion bideari bere kabuz jarraitu.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Gasteizko Suhiltzaileen Unitateko hainbat baliabide, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak bidali ditu lekura. Istripua gertatu den lekura iritsi direnean, suhiltzaileek artatu dute zauritua, eta, ondoren, Ertzaintzaren helikopteroak hartu eta Lakua auzoko errugbi zelairaino eraman du. Bertan zain zuen Osakidetzaren anbulantziak eraman du gero mendizalea Txagorritxu ospitalera.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
2
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x