EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI OPINION

Danborrada zergatik ez Azpeitian Donostian baldin bada?

  • Danborrada ospatu nahi duten Azpeitiar asko-ren iritzia
  • Si queréis que publiquemos vuestros artículos de opinión en euskalnews.com (tanto en castellano como en euskera), podéis enviarlos a info@euskalnews.com

Danborrada zergatik ez Azpeitian Donostian baldin bada?

3000 haurrek parte hartuko dute aurten Sansebastian egunez egingo den Donostiako danborradan, nahiz eta normalki 4000 haur baino gehiago izan ohi diren. Donostiako udalak danborrada auzo desberdinetan banatu du eta auzo bakoitzean gehienez 800 danborjole izango dira, LABIren segurtasun neurriak beteaz. Parte hartzea borondatezkoa izango da. Azpeitian haurren danborradan 650 danborjole aritzen dira guztira baina Azpeitiko udalak bertan behera utzi du, LABIren segurtasun neurriak argudiaturik. Azpeitiko udalak haurren danborradako talde desberdinen ordezkariak deitu zituenean, desfile bakar bat egin ordez zatikatzea proposatu zen bileran, baina zinegotziek entzungor egin zioten aukera honi, nahiz eta zenbait taldek danborrada egiteko borondatea azaldu. Sansebastianak ospatu nahi ditugun hainbat herritarrok, herriko plazan bi kontzentrazio burutu genituen Sansebastianak bai lemapean udalak erabakiak hartu aurretik.

Orain honako galderak jarri nahi genituzke mahai gainean: Zergatik du udalak Sansebastianak bertan behera uzteko horrelako interesa, ikusirik segurtasun neurriak beteaz posible dela hauek ospatzea? Norentzat ari da lanean Azpeitiko udal gobernua? Zergatik ez da Sansebastian egunean goizean bi taldek soilik burutzen duten danborrada antolatu? Edo Sansebastian ilunabarrekoa sei taldek soilik parte hartzen dutena? Zergatik ez da helduen danborrada bi zatitan egina antolatzen segurtasun neurriak beteaz?

Hitzik gabe gelditzen gara herriko 650 haur danborradarik gabe uzteko ahalegin honekin. Bat gehiago lehendik haur hauei jasanarazi zaien guztiarekin. Zergatik haurrak horrela zigortu? Agintari hauei gogoratu nahi diegu legez kanpoko itxialdian zakurrei ateratzea baimendu ziela haur hauei ukatuaz. Gogoratu eskola kirola galarazia dutela, gogoratu haurrengan gaitzak ez duela inolako intzidentziarik. Hau al da haur hauei udalak zor dien barkamen eskaria adierazteko modua?

Azpeitiko danborrada (Wikipedia).

Donostiako udalak erakutsi digu Sansebastianak bere osotasunean antola litezkeela Azpeitian, eta oraindik ere posible dela. “Rectificar es de sabios” esan ohi da gaztelaniaz, eta Donostiako udalak egin du. Zain gaude Azpeitikoaz. Hala ezean dei egiten diegu herritarrei kalera ateratzeko, banaka edo taldeka, ohi bezala Sansebastianak ospatzera, jantziez eta danborrez. Gauez eta egunez, herri ekimenez eutsiko bai diogu Azpeitian betiko jai handiak izan diren Sansebastianei.

Gora Sansebastianak!!

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x