EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

Gora emakume iraniarren borroka!

Leire LlorenteZuzeu

Gora emakume iraniarren borroka!

Azken aste hauetan Iraneko emakumeak kalera irten dira, beloa behartuta eramatera behartzen dituen legearen aurkako aldarrikapena egiteko. Manifestaldi hauetan Iraneko emakumeek euren beloak erretzen dituzte legearen aurka dauden seinale, eta protesta hauek munduan zabaltzen ari dira, besteak beste, Madrilen, Londresen, Parisen… ere jendea bildu da honen aurka.

Gora emakume iraniarren borroka!
“Islama matxista da” batzuentzat iraingarria da eta arrazista bezala ikusten dute. Horregatik “islam” hitza ezabatu eta “estatua” edo “faxismoa” jarri zuten, “estatua matxista da” izatera pasatuz.

Baina, protesta eta mugimendu berri hauek ulertzeko, aurrekariak ulertu behar ditugu. Iranen beloa derrigorrez eramatera behartzen duen legea 1979ko iraultzaren garaian ezarri zen eta gaur egun arte iraun du. Lege honetan zehazten da, 7 urtetik gorako emakumeek, inolako salbuespenik gabe, beloaz kalera irteten diren bakoitzean eraman behar dutela. Lege hau betetzen ez bada moralaren poliziak emakume hauek kartzelaratu ditzake. Horrelako kasu bat eman zen duela hilabete bat inguru, non emakume batek ez zeraman beloa ondo jantzita eta poliziak kolpez, Mahsa Amini deituriko emakume kurdu hau hil zuen. Hilketa hau izan zen aipatutako manifestazio hauek bultzatu izan zituen arrazoi nagusienetakoa.

Sarkasmoz “Islama ez da matxista” aldarrikatzen da.

Aurreko honekin kontraste eginez, azken urte hauetan, feministen laguntzaz, borroka handia egon da beloa eramatea normaltasunez ikus dezagun, eta emakume guztiak errespetatu ditzagun, emakume guztiek euren erlijioa eta janzkera erabakitzeko askatasuna dutelako. Baina honen atzetik polemika handia egon da beti, Iran bezalako herrialdeetan ez dakigulako ze punturaino beloa eramatea emakumeen erabakia den edo legez behartuta dagoelako eramaten duten.

Pintada honetan “erlijio guztien artean zein den matxisten” galdetzen da.

Manifestazio hauek ematen ari diren bitartean, horietan parte hartzen dutenak arrisku handian daude. Protesta hauetan parte hartzen duten pertsona gehienak gazteak dira, (Iranen biztanleriaren parte handia gaztea da) hauek ikuspegi modernoagoa dute, eta asko ez dira euren gobernuaren parte sentitzen, eta ez datoz bat 1979an idatzi ziren legeekin. Azken manifestaldietan 83 hildako egon dira, gazteak gehienbat, baina umeak ere (datu hauek Iran Human Rights GKEak argitaratu ditu).

Aurreko guztia kontuan hartuta, Iranen sasoi zaila izaten ari dira emakumeak euren eskubideengatik borrokan. Baina nahiz eta arriskutsua izan eta hildako asko egon, borrokan jarraitzeko asmoa dute, gauzak aldatzeko ilusioarekin, eta etorkizunean, euren buruan zer eraman edo ez eraman erabaki ahal izateko.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x