EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

Japonia, immigraziorik nahi ez duen herrialdea – Sofia Ortuondo

Sofia OrtuondoZuzeu

Japonia, immigraziorik nahi ez duen herrialdea

Zenbat aldiz entzun dugu “immigrazioa behar dugu, pentsioak ziurtatzeko”? Politikariek eta enpresariek, biek ala biek, gogorarazten digute. Jaiotza tasa txikia dugula, gure populazioa zahartzen dagoela… Ba, badago antzeko egoeran dagoen herrialde bat: Japonia. Japoniak 125 milioi biztanle ditu. Baina urtero 500.000 japoniar gutxiago daude bertan. 500.000 japoniar gehiago hiltzen dira jaiotzen direnak baino. Duela urte batzuetatik ari da biztanleria jaisten, 2010 urte inguruan hasi zen prozesu hau. Baina 2100 urtera entengabe jaisten joango da, 80 milioitara heldu arte.

Europako egoera ez da askoz ezberdinagoa. Hazkunde begetatiboa negatiboa da edo beste modu batean esanda, jende gehiago hiltzen da jaiotzen dena baino. Euskadin zein Europako gainontzeko herrialdeetan horrela gertatzen ari da duela 2 hamarkada. Ezberdintasun handi batekin ordea: Europan milioika etorkin daude eta urtero gehiago sartzen dira. Biztanleria mantentzen da, eta askotan igotzen jarraitzen du, migrazioa dela eta. Europa mendebaldean batez ere. Europa ekialdean, biztanleria txikitzen ari da, gizartea zahartzeaz gain emigratzen duelako eta immigrante gutxi jaso. Errumania adibidez.

Japoniaren ekonomia ez da handitzen asko, jadanik nahiko aberatsa delako. Baina potentzia ekonomikoa izaten jarraitzen du eta bizitza kalitatea ez da jaitsi, populazioa jaitsi bada ere. Hango politikariek ez dute immigraziorik nahi. Japoniar nazionalitatea lortzea oso zaila da. Europan, aldiz, ateak irekita daude. Badirudi, ordea, ate horiek ez daudela irekita, Afrikatik datozen itsasontziekin dagoen jarreragatik. Edo Melillako hesiarekin jartzen dituzten trabekin. Baina benetan, goitik erabaki zuten aspaldi, Europan migrante pilo sartuko zirela eta sartzen jarraituko dutela. Erabaki politiko bat izan da. Adibidez, gure inguruan ikusten dugun immigrazioa. Euskadiko edo Espainiako immigrazioaren erdia (½) Amerikatik etorri da. Eta horiek ez dira pateratan etorri. Horiek hegazkinez etorri dira. Turista bezala sartzen dira eta gero gelditzen dira. Horrela, sinple dirudi, baina horrela da. Galdetu bestela haiei. Gehienak horrela sartzen dira.

Ez da pantailetan ikusten. Ez dituzte irudi gogorrik edo ikusgarririk sortzen, naufrajio edo hesian eskegitakoen moduan. Isilpean, zaratarik egin gabe, baina horrela milioika pertsona sartzen dira Europan.

Errumaniatik etortzen den immigrazioa, adibidez, errepidez edo hegazkinez etortzen da. Europar Batasunakoa denez, ez dute paperik eskatu behar. Alemaniara errumaniar asko joan dira, baina baita Italia, Espainia, Frantziara…

Japoniak orain arte, ondo egin dio aurre populazioaren zahartzeari. Hango tradizioa eta modernitatea bizirik daude. Hango kriminalitate tasa munduko baxuenetakoa da. Oso hilketa gutxi daude. Posible litzateke eredu hori Europan? Tira, argi dago, jadanik Europan dugun inmigrazioa ez dela joango. Baina etengabe handitzen joango da?

Sofia Ortuondo

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x