EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI

Berbategia.eus proiektuaren aurkezpen publikoa

Pasadan ostiralan, Bilboko Burtsa udal eraikinean, Euskalkien Lagunak lantaldeak eta Iberba Euskera Zerbitzuak sustatutako www.berbategia.eus-en aurkezpena egin zen. Bertan, hor jaso ziren herri edo eskualdeetako 23 euskera hiztegietako lau egile egon ziren:

Iñaki Gamindek, hainbat herritako euskera jaso zuen, besteak beste Jatabe,    Arrieta ,   Zamudio,   Bakio,  Leioa,  Zaldibar,  Berango eta bertan azaldu zuenez, azken bolada honetan adinekoei entzutea baino gazteen euskera entzuten ari dela, etorkizunean euskera nondik joango den ikusteko.

Ondoren Juan Martin Elexpuruk hitz egin zuen, Elorrio eta Bergarako euskara liburu banatan jaso zuena, Elorriokoa Aintzane Agirrebeñarekin batera egindakoa. Lan horien metodologia eta irismena azaldu zituen.

Ondoren Kepa Diegezek hitz egin zuen tesian aurkeztu zuen lanari buruz, meteorologiari dagokiona eta 5.388 berba euskalkiaren arabera jaso dituena. Esan zuenez, aberastasun handia dugu arlo honetan.

Angel Larreak Arratiako hiztegiari buruzko hitz egin zuen. Juantxo Rekalderekin batera 11 urtez luzatu zen lana izan zen eta erabilitako metodologia azaldu zuen, eskualdeko idazleen idatzizko materiala ere kontuan hartu zutelako.

Argazkian ezkerretik: Iñaki Gaminde, Juan Martin Elexpuru, Kepa Diegez, Angel Larrea eta Patxi Alaña.

Azkenik, Patxi Alañak orain arte jaso diren 23 hiztegi zeintzuk diren eta zenbat erregistro dituzten eta bilaketa egiteko aukera guztiak jaso direla azaldu zuen, hau da, hitzaren, hizkuntzaren, hiztegiaren eta multzoaren arabera. Azken bilaketa hau oso interesgarria da hitzak arloka ikusi ahal izateko: gorputzari dagozkionak, janariari dagokionak….Guztira 63.000 erregistro baino gehiago daude.

“Berbategia.eus-en helburua euskalkien altxorra jagotea da eta ikertzaileei tresna eraginkor bat ematea haien bilketa lan handi horiek ezagun egiteko. Euskalkiak euskararen normalizazioaren “nebarreba” txikia dela ematen du eta benetan horietan dagoen aberastasuna gehiago kontuan hartu beharko genukeela uste dugu”.

Berbategia.eus webgunera igotako hiztegiak 2023ko ekainaren 22an

HerriaEgileaFitxak
Arratia-OinarrizkoaAngel Larrea eta Juan Rekalde303
ArrietaIñaki Gaminde6.190
AzkoitiaVanesa del Castillo, Jose Angel Romo eta Bakarne Giralt.1.700
BakioIñaki Gaminde2.833
BerangoIñaki Gaminde4.628
BermeoJoseba Mikel Ugalde92
BizkaiaJuan Luis Goikoetxea371
Busturialdea esakerak   Eukene Arrien (San Fidel Ikastola), Yolanda Elorriaga (Gernika BHI), MaribiGalarza (Azorena-BarruetaBHI), Pedro Mari Gezuraga (BarrutialdeBHI), Nerea Jaio (B10Berritzegunea), Jon Andoni Uriarte (Seber Altube Ikastola) eta Edurne Zabala (Gernika BHI).149
Busturialdea Gernikako berbakJabier Jauregizar, San Francisco H.I. (Bermeo); Marian Aracua, Santa Luzia H.I. (Gernika-Lumo); Belen Gerrikagoitia, Eleizalde Ikastola (Bermeo); Agurtzane Renovales, Barrutia H.I. (Arratzu); eta Maria Isabel Bilbao, Allende-Salazar Eskola (Gernika-Lumo).363 
Busturialdea irainakEukene Arrien (San Fidel Ikastola), Yolanda Elorriaga (Gernika BHI), MaribiGalarza (Arozena-BarruetaBHI), Pedro Mari Gezuraga (BarrutialdeBHI), Nerea Jaio (B10Berritzegunea), Jon Andoni Uriarte (Seber Altube Ikastola) eta Edurne Zabala (Gernika BHI).297
MetereologiaKepa Diegez5.388
ElorrioAintzane Agirrebeña eta Martin Elexpuru1.756
Jatabe-MaruriIñaki Gaminde6.117
LeioaIñaki Gaminde4.561
LekeitioAltzibar, Kontxi Korrea, Marta Laka, JudithOgando, Naroa Portillo, Nere Retolaza, Arantza Seijo, Jon Mikel Seijoeta  Joseba Andoni.152
MallabiaPello Mugartza Martinez3.519
MendataIdoia MalleaLamikiz989
NabarnizAlberto Mtez de la Cuadra7.493
OñatiRoberto Altuna, Kepa Elortza eta Koldo Zumalde1.745
ZaldibarIñaki Gaminde5.592
ZamudioIñaki Gaminde5.249
ZarautzAintzane Agirrebeña, Belen Maiz, Fernando Muniozguren, Asier Saraua eta Miren Zabaleta1.395
ZuberoaGèze, Louis3.010
Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x