EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

Afrikatik datorren immigrazioari buruzko galderak

Afrikan, gaur egun, 1.300 milioi pertsona inguru daude. Biztanleria hazten da, erritmo geldiezinean, emakume bakoitzak batez beste ia 4,5 ume dituelako eta hilkortasun-tasa jaitsi delako. 2025 urtean, 1.500 milioi izango dira. 2050ean, 2.500 milioira heldu eta 4.000 milioira, 2100 urtean.

Europa zahartzen eta biztanleria galtzen ari da, ordea. 2050 urtean, 706 izango da. 2100ean, 645ra jaitsiko da. Eta Euskal Herria? Gaur egun, 3 milioi gara. 2050 urtean, aurreikuspenek diote, 2,5 milioi hitz izango direla. Arrazoia? Emakumeok 1,5 ume ditugu. 2100 urtean, 2 milioira murriztuko da (immigrazioa kontuan hartu gabe). Duela urte batzuk, exodoa gertatzen ari da, Europatik Afrikara.

Gure kaleetan ikusten dugu. Agerikoena hau da: Kalean legez kanpo saltzen, supermerkatuetako ateetan eskale moduan… Badira beste batzuk arrantzale, nekazari, garbiketa edo eraikuntza lanak egiten, eta baita delikuentziara edo ekonomia beltzera jotzen dutenak ere (lanean, baina alta eman gabe). Baina denek dute, jakina, osasun, hezkuntza edo etxebizitza eskubidea.

<

Egoera larria da. Horrez gain, arazo hau gero eta handiagoa izango da. Afrikan biztanleria etengabe handituko da 100 urtez gutxienez. Hona datozenak formakuntza gabe datoz gehienak. Gure gizartean, ordea, langabezi tasa altua dago. Eta gainera, kualifikazio gabeko lanak, gero eta gehiago, makinek egiten dituzte.

Hortaz, galdera: mugak kendu behar dira eta nahi duten guztiak sar daitezela? Edo, sartzen utzi baina kopuru mugatuan? Eta horrela bada, nortzuk bai eta nortzuk ez?

Eta europarrak, afrikarrak laguntzeko, eskua sartzen badute, ez ote dute batzuek injerentzia bezala ikusiko?

Beste arazo kezkagarri bat: Europan zehar immigrazioaren aurkako eskumako alderdiak indarra hartzen ari dira. Austria (Lehen ministroa immigrazioaren aurkakoa), Suedia (immigrazio aurkako alderdiak %12 du), Italia (Salvini Lehen Ministroa da), Alemania (besteak beste, AdF alderdiak Bundestagen %12a du), Frantzia (Fronte National)… Haiek argudiatzen dute, bertako europarren baloreak, ohiturak, hizkuntzak… galdu edo ahulduko direla, are gehiago, jatorrizko biztanleak gutxiengoa izatera pasatzen badira. Alderdi horiek boterea lortzen ez badute ere, presioa egiten diete beste eskumako alderdiei eta, askotan, immigrazioaren aurkako jarrera hartzen dute (adibidez, Merkel-en kasua)

Euskal Herrian gainera, beste arazo bat dugu. Euskara bultzatu nahi badugu, zer eragin edukiko du hainbeste kanpotar sartzeak? Gehienek euskara ikasi eta erabili nahi izango dute?

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x