EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

“Besteak txertatuz, gu geu babestu?” – Juan Martin Elexpuru

  • Juan Martin Elexpuru idazleak idatzitako artikulua
  • Zure artikuluak EuskalNews-en argitaratzea gustatuko balitzaizuke, info@euskalnews.com postera bidali!

Titulu hori zuen, galdera ikurrik gabe, Julen Olaizolaren gutunak. Txertoaren onurak goraipatu ondoren, zera ondorioztatzen du: «Mundu zabalean, baina, toki askotan oso bestelakoa da egoera. Afrikan bereziki, txertoa jaso dutenak herritarren %4 inguru dira. […]. Une honetan lehentasuna —aukera solidarioena, baina baita inteligenteena ere— garapen bidean diren herrietara ahalik eta txerto gehien bideratzea da».

Hona hemen datu batzuk. Mongoliak hamar hildako zituen soilik aurtengo martxoan, eta biztanleen %10 zegoen txertatuta (dosi batekin). Masiboki txertatzen hasi ziren, eta gaur, zazpi hilabete beranduago, %64 dira txertatuak eta 1.610 hilak. Antzeko zerbait gertatu da Vietnamen: 48 hildako zituen joan den ekainean, %0,1 txertatuta zegoenean, eta gaur, lau hilabete geroago, %50ek dosi bat gutxienez hartu duenean, hilak 21.500 dira.

Afrikan txertaketa maila txikia da, %4 inguru, Olaizolak dioen bezala. Baina hildakoak ere oso gutxi dira. Afrika Beltzean, milioi biztanleko: Etiopian, 55; Kenyan, 97; Ghanan, 38; Nigerian, 14; Senegalen, 112… (datu ofizialak dira). Gogoratu Hego Euskal Herrian hilak milioiko 2.200 inguru direla, %80ko txertaketarekin.

<

OME, G7 eta Europako buruzagiak esan eta esan ari dira hirugarren mundua txertatu behar dela, eta Covax programa abian dute. Eta lortuko dute, gure laguntza «solidarioarekin». Justizia egiten bada, Hagako Auzitegiaren aurrean ikusi ditzakegu egunen batean.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
4 Comentarios
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
Argine
Argine
3 años

Nik be halan itxaroten dot. The Hague Auxitegian jesararitea haimbat lagun

Carlos
Carlos
3 años

Juan Martin nire errespetua duzu baina kasu honetan hildakoak eta txertaketa lotzea ez da zuzena. Kontua da oso komplexua nahiz eta egia da negozio itzela hau dela.

Pittin
Pittin
3 años

Hildakoak eta txertaketa lotzea ez bada zuzena, zuzena al da hildakoak eta xomorroa lotzea, nahiz eta auto batek harrapatu?

error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x