EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

“Harritu egiten nau zein erraz ahaztu ditugun duela 80 bat urte gertatutakoak: bazterketak, erahilketak…” – Yolanda Azkuenaga Zabala

  • Escrito por Yolanda Azkuenaga Zabala
  • Si queréis que publiquemos vuestros artículos de opinión, tanto en euskera como en castellano, podéis enviarlos a info@euskalnews.com

Gogoratzen ditut milaka lagunek herri baten askatasunaren aldarria egiten genitueneko garaiak. Zein azkar antolatzen ginen manifestazio baterako deia egiten zen bakoitzean. Ez zegoen aitzakiarik, denok ulertzen baikenuen estatuaren politika zapaltzaileen aurka egin beharra zegoela: erabakitzeko eskubidearen aldeko erreferenduma, gure hizkuntza txikiaren iraupenaren defentsa, etorkinen egoeraren salaketa, lan baldintza duinen aldarrikapena eta beste hainbat konturen alde eta kontrako mobilizazioak tarteko. Pasatu dira urte batzuk geroztik, eta atzerako begirada horretan, estutu egiten zait sabela eta korapilatu eztarria bizi ditugun garai totalitarioen aurrean orduko pensalari aske eta abertzale ezkertiarren arrastorik ez dagoela ikusita, sistadaren orratz jelatuak denak urrezko kaiolaren konfortean gorde izan balitu bezala, sotil eta mutu.

Harritu egiten nau zein erraz ahaztu ditugun duela 80 bat urte gertatutakoak: bazterketak, erahilketak, finean, sistemaren aurkako edozein aurrerapauso ematera ausartzen zirenenganako persekuzioak. Borratu egin zaizkigu behingoan arbasoek bizi izandako gertakari bidegabeak. Ezabatu egin ditugu burutik sufritu izan zituzten krudelkeriaren lorratz guztiak. Baina ez dugu atzera begiratu nahi, ez dago horren interesik. Esaldi sonatuak dioen bezala, zuhaitzek ez digute basoa ikusten uzten, eta hortxe gaude, Netflix-eko telesailen distopian erabat murgildutako gizaki hibrido bihurtuta, ezin jabeturik mundu errealean bizi dugun benetako distopiaz.

Baina bizitzak ez du ahazten, ezta barkatzen ere, eta presentera ekartzen dizkigu berriz iraganean egindako okerrak erantzun desberdin bat emateko gai ote garen, zerbait ikasi ote dugun egiaztatzeko. Eta hementxe gaude berriz, mundua erdibituta, bakunatu direnen eta ez garenon arteko banaketa zentzugabe horretan. Gaurkoan pasaporte berdea da hatzamar akusatzailearen estigma. Bihar auskalo zer.

Yolanda Azkuenaga

Suscríbete
Notificar sobre
guest
1 Comentario
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
Egun
Egun
2 años

Duela 80 urte eta 40 gaur egun ustez ez dugun zerbait zuten: gosea. Gaur egun ere badugu, baina ondo ikasi dute goikoek gose hori droga berrien bidez kamuflatzen. Gu geu ere konturatu gabe, gosez hil gaitezen.

error: Content is protected !!
2
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x