EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI

Euskeraren xarma, Irulegiko Eskua: Abenduak 17, Barrikan

Euskeraren xarma: Irulegiko Eskua

Abenduak 17, larunbata

10:00 – 18:30

BARRIKA – Bizkaia

Irulegiko idazkunak bide berriak zabaldu dizkigu euskeraren ikerketan, alde askotatik begiratuta. Horregatik, abenduaren 17an bilkura berezi bat egingo dugu Barrikan. Euskeraren Jatorria elkarteak antolatzen duen, dugun… 5gn Euskeraren Xarma izango da.

Uste dugu aukera historikoa dugula euskerari, baskoiberismoari, euskal historiari eta benetako hizkuntzalaritzari aupada ederra emateko, besteak beste orain arte itxita egon diren ateak zabaltzen hasi garelako.

Bilkuran, Irulegiko Eskuan idatzita dagoenaren orain arteko proposamenak izango ditugu hizpide eta ekarpenak egiteko zein ezta/baidatzeko aukera izango dugu denon artean.

Ikerle batzuek ziurtatu digute euren presentzia dagoeneko:

– Josu Naberan

– Paulo Arrieta

Eta beste batzuen konfirmazioaren zain gaude.

Irulegiko eskuaz gain Euskal Herriko iberierazko grafiaz ditugun beste testuak ere erakutsiko dira eta iberiera lantzeko gaur egun dauden tresnak azalduko dira (datu baseak, hiztegiak, etab.).

Amaieran, ikuspegi askotatik euskeraren jatorria landu duten ikerleak omenduko ditugu, besteak beste Felix Zubiaga, Jon Nikolas, Jabi Goitia eta Josu Naberan.

 Ekarpena:

– Bazkaria barne, 30€

– Bazkari barik, 15€

 Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747

 Abonuan izen-abizena jarri eta emaila bidali.

 Izena eman: euskerarenjatorria@gmail.com 

Euskeraren Jatorria Elkartea

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
1
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x