EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

POLITICA

Aliança Catalana-ren arrakasta

Idazle: Mikel Agirre (ZUZEU)

Aliança Catalana-ren arrakasta

Kataluniako independentzia zaleak ezkerraren blokean sartu ohi dira. Eskumako alderdi edo espektro ideologikokoak ere badaude, baina “eskuin muturra” unionistekin lotu izan da.

Hala ere, duela 4 urte Ripoll herrian Front Nacional de Catalunya aurkeztu zen. Zinegotzi bakarra lortu zuen (Silvia Orriols). 2023ko hauteskundeetan, ordea, Silvia Orriols-ek igoera handia izan zuen alderdi berri baten bidez (Aliança Catalana). Zinegotzi 1etik 6 izatera igaro da (botoen %31). Nahiz eta gehiengo absolutua ez ukan, gainontzeko alderdiek (ERCJuntsCUPPSC eta 2 alderdi lokal gehiagok) ez dute bat egin berau baztertzeko, Junts-ek bere hautagariaren alde bozkatu zuen eta. Hortaz, Orriols-ek alkatetza eskuratu du.

Ripoll Girona probintzian dago. Kataluniako probintzia independentistena, kataluniera gehien erabiltzen den lurraldean dago eta 10.000 biztanletik gora ditu. Hau da, EHn Gipuzkoako Azkoitia bezalako herrixka bat. Baina, herri horretan jatorri musulmaneko biztanleria %10a da.

<
Kataluniako alderdi abertzale eta “xenofoboa”ren arrakasta (Aliança Catalana)

Aliança Catalana deituriko alderdiaren buru nagusia Ripoll-eko alkatea da, aipatutako Silvia Orriols. Bere pentsamenduaren arabera, atzerritarren etorrera handiak kolokan jartzen du Kataluniako nortasuna, hizkuntza eta segurtasuna. Diru-laguntzen banaketa ere kritikatu du: “Diru-laguntza ematen diete, baina ez dute begiratzen ea beren herrialdean jabetzarik duten. Hori ez da bidezkoa.”

Inor ez da ausartzen immigrazioaren gaia heltzen eta are gutxiago kritikatzera, “eskuin muturra” deiturikoek izan ezik. Badago Espainia aldean, hala ere, ezkerreko talde bat immigrazioaren aurkakoa (Frente Obrero). Aliança Catalanak ez du baina, bere burua eskuin muturrekotzat. Katalanaren eta independentziaren defendatzaile amorratutzat bai ordea.

Vilaweb orrialdean Vicent Partal-en artikulua ACren aurka eta irakurleen iruzkinak:

Lotura gehiago:

Hurrengo urratsa Kataluniako Parlamentura aurkeztea da. Egingo al dute?

Suscríbete
Notificar sobre
guest
1 Comentario
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
Piltzo
Piltzo
1 año

Ez dakit posible den independentista eta eskuin muturrekoa izatea. Ez dakit zuzen gaur egun zer den “eskuin muturra”. Irudi luke globalismoaren kontrako guztioi etiketa hori jartzen digutela.
Badakit, ordea, ezinezkoa dela abertzalea eta agendista batera izatea. Ezinezkoa dela norberaren Herriaren independentziaren alde egitea eta munduko gobernu bakarra aldeztea.
Nola ez dute hori ulertzen beren burua abertzaletzat duten hainbatek?

error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x