EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

“Itziarren semea” – Aitor Unanue

  • Aitor Unanue-ren iritzia
  • Si queréis que publiquemos vuestros artículos de opinión en euskalnews.com (tanto en castellano como en euskera), podéis enviarlos a info@euskalnews.com

Itziarren semea

Garraio publikoan behin eta berriz diote bozgorailutik bidaiarientzat eman ohi diren aginduetan “Isilik bidaia dezagun!” esaldia. Baina, hitz egitea, elkarrizketa, elkar ulertzea, bata bestearen lekuan jartzea, elkarrenganako enpatia edo elkarren berri izatea, gizakiontzat hil hala bizikoa da. Eta nire harridurak hausnartzera narama, ea zer duen ezkutatzeko isilik egoteko agintzen digun agintari horrek, edo zer plazaratuko ote dugun elkarrizketaren bidez. Hitza plazaz plaza hedatzeaz gain, agian aukera ederra ere eskaintzen ote duten garraio publikoek hitzari eta informazioari bide emateko.

Edo, soilik gu banantzea dute helburu? Ikusiak gara bai mandazaina astoak eta mandoak kartolekin nahieran gidatzen, alboetako ikusmira estaliaz. Baina nora eraman nahi gaituzte ordea oraingoan? Asierrek esan bezala, hiltegira? Guk 360 gradutara begiratu nahi dugu ordea, urratsen norabidea finkatzerako. Josebak esan lez: Guk informazio guztia jaso nahi dugu ez soilik haiek eman nahi digutena.

Agian ezkutatu nahi dutena zera da, iazko alarma egoera legez kanpokoa izan zela, aurtengoa bezala? Etxeratzea ere legez kanpokoa izan zela iaz? Sendabidearen gaineko hautua gure eskubidea dela? Txerto hauek esperimentalak direla eta soilik behinbehineko baimena dutela? Europan soilik txerto hauek dagoeneko 25.000 heriotza eragin izana jasoa dutela, ehuneko bata ere jasotzeko gaitasunik ez duten erakundeek? Gripea ez dela desagertu baizik eta covid kasu kopurua gizentzeko erabili dela? Edo olatuak nahieran eragiten dituztela PCR froga kopurua eta hauen zikloak igo eta jaitsiaz? Aurtengo datuak iazkoak baino okerragoak direla aldaketa nagusia txertaketa kanpaina masiboa izanik? PCR testak ez dutela balio horretarako eta ez direla inoiz erabili diagnostiko kliniko bat egiteko? Edo ezkutatu nahi dena Pfizer, Astra Zeneca edo antzeko farmazeutikoen aurtengo diru irabazi historiko eta erraldoiak dira? Edo eskoletako protokoloak segregatzaileak izateaz gain legez kanpokoak direla, eta ez
dutela inolako sostengu juridikorik? “Txerri muturra” eramatea kaltegarria dela gure osasunerako eta ez duela inolako eraginkortasunik birusen transmisioan? Edo azken 12 urtean EAE ko zor publikoa 20 aldiz biderkatu duela jeltzaleen kudeaketak? Edo komunikabideek eragindako pandemiaren shocka baliabide bikaina izan dela altxor publikotik beste lapurreta erraldoi bat, eskubide eta askatasunen bortxaketa amaigabea eta genozidio berri bat burutzeko. Orain hogei urte dorre bikien eraisketa
suertatu zen bezala? Agian lokartuak diren militante xuxen eta obeditzaileak esnatuko ditugu hitz egiten badugu? Eta utzi egingo diote hau guztia aurrera eramateari?

<

Gu ez gara ba isilduko!

Aldiz, hitz egitera behartzen gaituztenean, norekin ibili garen jakin nahian eta zenbat denbora (gertuko kontaktua), ez dugu hitz egingo. Itziarren semeaz oroituko gara, tinko eta ixilik egonez aurrean.

Adierazpen askatasunerako eskubidea bai dugu: Nahi dugunean hitz egin eta nahi dugunean isilik egoteko.

Maiatzaren 15ean Gasteizen egin bezala, eta Uztailaren 24an Donostian, joan zen Larunbatean Irailak 25, Iruñean elkartuko ginen hainbat Euskal Herritar Bizitza ospatzera. Gure askatasuna, eskubideak, maitasuna eta osasuna, aniztasunean.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
2
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x