EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI

87 urteko gizon bat erreskatatu dute Serantes mendian

Atzo eguerdian Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu zuten Zierbenan, Serantes menditik jaisten ari zenean, ondoezik sentitu zen 87 urteko gizon bat erreskatatzeko.

Atzo, astelehena, ordu bat eta erdiak aldera, pertsona batek SOS DEIAK 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzura deitu zuen Zierbenako Serantes menditik jaisten ari zen 87 urteko gizon bat ondoezik zegoela esanez.

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek, Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikari batek koordinatuta, berehala mobilizatu zituzten Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko taldea, eta gizona aurkitu zutenean “Kornites” erromeria dela eta DYAk inguruan instalatuta zuen Aginte Postu Aurreratura eraman zuten. Lehenengo balorazioa bertan egin ondoren, gizona Basurtuko ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x