EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI

Euskal Herria Bizirik ekimena

Otsailaren 25ean, Euskal Herriko makro proiektuen aurkako hainbat talde ekologista elkartu ziren Ziordiako Amarauna espazio autogestionatuan.

Bertan Euskal Herriko landa eremuak nahiz kostaldeak etorkizun laburrean jasan ditzazketen meatxuen aurrean “Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik!” ekimena garatzeko lanari jarraipena eman zitzaion batzar baten bidez. 

Ekimen honen bigarren batzarrean Nafarroako talde ekologistak ere gehitu ziren, beraz momentuz, Hego Euskal Herriko makro proiektuen aurkako talde ekologista  gehien bildu dituen ekimena litzateke “Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik!” eta Ipar Euskal Herriko taldeak biltzeko asmoa agertu zuten bertaratutakoek.

<
Vía: Mikel Álvarez Forcada

Hala eta guztiz, ekimen honen ardatza, Maiatzaren 20an Gasteizen egitekoak diren manifestaldia garatzea izan zuen larunbateko batzarrak. Euskal Herrian modu oso azkarrean garatzen hari diren lurraren aurkako proiektuen aurrean, esate baterako, AHT, Autopista elektikoak, transgenikoen auzia, zentral eolikoak, makro negutegiak, makro granjak… gure ekosisteman eta elikadura burujabetzan eragin ditzazkeen kalte larriak salatu nahi dituzte ekimenak batzen dituen talde ekologistek.

Manifestaldiaren lema, ekimen berak daraman izena darama: “Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik!”

Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik!

Vía: Mikel Álvarez Forcada
Suscríbete
Notificar sobre
guest
1 Comentario
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
Jon
Jon
1 año

Aurre mutillak!!
Oraingoan ordea ustezko gure lagunentzat ere faxistak izango gara??

error: Content is protected !!
1
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x