EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

EUSKADI OPINION

Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko

Álvaro Martínez-ek Zuzeu-n idatzitako artikulua (euskalnews.com-en berrargitaratua)

EAEn diru-laguntza eskuzabalak ematen dira pobrezia egoeran dauden pertsonei. Espainiar estatuko eskuzabalenak.  Ezagunena DBE deitzen da (RGI): Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta. 616 eta 875€ artekoa da.

Baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. “Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke“.

Zenbait kasutan, DBEren barruan Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) gehitu ahal izango da: 250€. Etxebizitzaren alokairu gastuak ordaintzen laguntzeko pentsatua dago (http://especial.elcorreo.com/2017/rgi-euskadi-nacionalidades/):

<

RGI Euskadi: mapa de perceptores por nacionalidades

Mapa interactivo con datos de perceptores de la RGI en Euskadi, por país de origen y coste mensual.

Umeak edukiz gero, diru-laguntza gehiago jaso daiteke. 2 diru laguntzak jasoz gero (DBE+EPO), 1.000€ jaso ditzakezu. Beti ere lanik egin gabe. Eta kopuru hori Gutxieneko Soldata baino handiagoa da (gaur egun 735€koa).

60.000 pertsonek jasotzen dute EAEn. %35 inguru, atzerritarrak (nazionalizatuak kontuan hartu gabe). Bertakoen artean, gehienak pentsiodunak daude, batez ere, alargunak. 300-400€ko pentsioak jasotzen dituztenek, ez dute DBE osoa kobratzen, DBE lortzeko behar dutena baizik.

Bizitza guztirako da, izan ere, 2 urtean behin berritu daiteke.

Aldeko argudioak:

  • Gizartean dauden txiroek oinarrizko beharrei aurre egin ahal diete eta bizitza duina jaso dezakete.
  • Delinkuentzia maila jaitsi daiteke.

Baina eragin negatiboak hauek izan daitezke:

  • Pobre kopurua ez da inoiz jaitsiko etengabe kanpotik pobre kopurua etortzen bada. Espainiako beste lurraldeetan baino laguntza handiagoak dira. Baina batez ere, munduko herrialde pobreenekin alderatuz. Adibidez, Maroko, Errumania edo Ecuadorren, batez besteko soldata 400€ ingurukoa da.
  • Pertsona batek lanean 800€ baino gehiago irabazteko aukerarik ez badu, eta aldi berean, gobernuak diru kopuru hori ematen badio, zer motibo du lan egiteko? Gainera, gogoratu behar dugu gutxi kobratzen diren lanetan, langileek ez dutela prestijiorik eta lanak ez ditu asetzen edo motibatzen.
  • Ekonomia beltza sustatzen da. Jende asko Gizarte-Segurantzan alta eman gabe lan egin nahiago du (etxeko garbitzaileak, nagusiak zaintzen, prostituzioa, margolariak…). Horrela diru-laguntza eta aldi berean, beltzean lortutakoa irabazi dezake.
  • Jendea ez da aurreztera animatzen. Izan ere, dirua aurrezten baduzu, diru-laguntza galduko duzu. Txikitan “inurria eta zigala”ren ipuina kontatzen digute, hau da, aurrezten duenak eskasia garaiari aurre egingo dio. Lan egin eta aurrezteaz arduratzen ez dena, ordea, gaizki pasatuko du. Gure gobernuak, ipuin horretan azaltzen den moralejaren aurkakoa egitera bultzatzen du jendea: ez aurreztu (dirua aurreztu baduzu, ez duzu laguntzarik behar eta ez dizute ematen). Mezu hau bidaltzen dute: “Lasai, gobernua arduratuko da pobrea zarenean”.
  • Diru-laguntza diruzkoa da. Ez dira janari baleak edo oinarrizko beharrak ordaintzeko baleak. Horregatik gobernuak ez daki benetan diru hori beharrezko gauzetan gastatzen den.
  • Diru-laguntza ematerako orduan, ez da kontuan hartzen beste herrialde batean duzun aberastasuna. Beste herrialde batean etxebizitza bat eduki ahal duzu eta hemengo instituzioentzat oso zaila da hori jakitea. Baina hemen (espainia barruan) etxebizitza, lurrak, negozioa edo bankuan dirua baduzu, LANBIDEk jarraian jakingo du. Horrela, atzerritar askok pilatzen duten dirua, atzerrira bidaltzea erabakitzen dute. Modu honetan, Euskadin pobre izaten jarraituko dute eta ondarea (patrimonioa) beste herri batean pilatu. Euskadiko Gobernuari dirua galtzea suposatzen dio.
  • Atzerritar bat modu legalean ez badago, ezin du modu legalean lan egin. Hau da, inork ezin dio kontraturik egin. Baina gobernutik diru-laguntza, bai, jaso ahal du.
  • Inoiz baino jende gehiago dago hirietan eskale moduan. Supermerkatuetan, kalean… Baina horietako asko atzerritarrak dira. Antza denez, horiek ere eskubidea dute DBE jasotzeko, 3 urte erroldatuak egon ondoren. Ez al gara pobreak erakartzen egongo? Horrela inoiz ez dugu benetan pobreziarekin bukatuko Euskadin, ezta?

Denok eduki dezakegu momentu txar bat. DBEren ideia ona da. Baina mundu osoan, herrialde guztietan badago. Eta lanerako eta zergak ordaintzeko mentalidade berbera, mundu guztiak badu.

Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko
Suscríbete
Notificar sobre
guest
1 Comentario
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
Euskal Herria
Euskal Herria
3 años

Arrazoia osoa duzu Alvaro

error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x