Euskal Herria Bizirik ekimena
Otsailaren 25ean, Euskal Herriko makro proiektuen aurkako hainbat talde ekologista elkartu ziren Ziordiako Amarauna espazio autogestionatuan.
Bertan Euskal Herriko landa eremuak nahiz kostaldeak etorkizun laburrean jasan ditzazketen meatxuen aurrean “Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik!” ekimena garatzeko lanari jarraipena eman zitzaion batzar baten bidez.
Ekimen honen bigarren batzarrean Nafarroako talde ekologistak ere gehitu ziren, beraz momentuz, Hego Euskal Herriko makro proiektuen aurkako talde ekologista gehien bildu dituen ekimena litzateke “Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik!” eta Ipar Euskal Herriko taldeak biltzeko asmoa agertu zuten bertaratutakoek.
Hala eta guztiz, ekimen honen ardatza, Maiatzaren 20an Gasteizen egitekoak diren manifestaldia garatzea izan zuen larunbateko batzarrak. Euskal Herrian modu oso azkarrean garatzen hari diren lurraren aurkako proiektuen aurrean, esate baterako, AHT, Autopista elektikoak, transgenikoen auzia, zentral eolikoak, makro negutegiak, makro granjak… gure ekosisteman eta elikadura burujabetzan eragin ditzazkeen kalte larriak salatu nahi dituzte ekimenak batzen dituen talde ekologistek.
Manifestaldiaren lema, ekimen berak daraman izena darama: “Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik!”
Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik!
Aurre mutillak!!
Oraingoan ordea ustezko gure lagunentzat ere faxistak izango gara??