Beltzen bizitzek EZ dute axola | Las vidas de los negros NO importan
Black Lives Matters (Beltzen bizitzek axola dute) Estatu Batuetan sortu zen 2013an. Poliziak afroamerikarrak hiltzen dituztenean, manifestazioak antolatzen dituzte. Komunikabideetan, protesta baketsuak direla esaten dute. Baina bideoetan ikus daitekeen bezala, protesta horiek, askotan, biolento bihurtzen dira. Dendak suntsitu eta erretzen dituzte eta gainera, arpilaketa (saqueo) egiten dute. Gauza bat protesta egitea da eta beste bat, oso ezberdina, dendak apurtu eta lapurtu.
Gainera, dendak defendatu dituztenak jipoitu dituzte. Lotsagarria!!
Mugimenduarekin biztanleriaren zati handiak bat egin du. Izan ere, guztiz zilegi (lícito) eta bidezkoa (justua) dirudi beltzen bizitzak axola dutela aldarrikatzea eta poliziaren gehiegizko indarkeria salatzea. Baina, BLM erakundeari ez zaizkio benetan beltzen bizitzak axola. Zergatik? Beltz askoz, askoz gehiago hiltzen dituztelako. Baina hilketa horiengatik ez dute inolako protestarik egiten. Protestak egiten dira beltzak biktimizatzeko eta agenda politiko bat justifikatzeko.
AEBn 7.500 beltz inguru hiltzen dira urtero, homizidioz. Horietatik 200 inguru hiltzen ditu poliziak. Eta horietatik arma gabe daramaten hildakoak 10-20 artean izaten dira.
Arma gabe joateak ez du esan nahi haien aurkako indarkeria letalik justifikatua ez dagoenik. Gainera, polizia ugari beltzak dira eta jakina, hiltzen duten polizia beltzak egon badaude. Jakina, izango dira, arma eramanda ere, hilketa bidezkoak ez diren kasuak.
Beltzen artean desproportzioa poliziaren indarkeriaren biktima izateko? Justifikatua. Hilketen %50 egiten dute. Nahiz eta %13 izan.
Afroamerikarrek AEBko populazioaren %13 osatzen dute. Eta poliziak hiltzen dituzten pertsonen %26 inguru dira. Hots, desproportzioa dago. Beltz batek poliziak geldiarazteko eta bere tiroren bat jasotzeko aukera handiago du. Batez ere, gizon gazteak, 15-40 urte artekoak.
Baina datu hauek justifikatuta daude. Izan ere, desproportzioa ere badago delinkuentziari dagokionez. Estatu Batuetan urtero dauden homizidioak 15.000 inguru dira. Horietatik, lehen esan bezala, erdia, alegia 7.500 beltza arrazakoak dira. Eta nortzuk dira hiltzaileak? Ba hiltzaileen artean, %50 beltzak dira era berean. Hau da, desproportzioa dago, bai biktima diren aldetik, baina baita exekutzaile diren aldetik (black on black homicide). Beltzak gehien hiltzen dituztenak ez dira poliziak. Beste beltz batzuk dira!!
Ba al du justifikaziorik egoera honek? XIX. mendearen bigarren aldean, delinkuentzia gehiena irlandarren artean gauzatzen zen. XX. mendearen lehen 50 urteotan, italiarren artean. Baina XX. mendearen bigarren aldean eta hortik aurrera, afroamerikarrak nagusitu dira.
Honen arrazoiak, soziologo, kriminalista eta bestelako analisten arabera, multifaktoriala da:
- Banda edo Gang antolaketa. Auzoetan, gazte taldeak sortzen dira. Milaka talde daude, garrantzitsuenak Crips eta Bloods direlarik. Talde hauen artean borrokak sortzen dira, batez ere, lurraldearen kontrolaren inguruan, droga salmentaren inguruan eta bestelako negozio ilizitoen inguruan.
- Gansta kultura. Aurretik aipatutako Gang edo Banda horien inguruan, kultura eta identitate ikurrak nagusitu dira: Biolentzia eta aberastasunaren glorifikazioa. Hau ikusgai dago rap eta hip-hop inguruko bideoetan. Gazteen erreferentzia, armak, luxuzko autoak, matxismoz jositako eszenak eta aberastasuna harrotasunez erakusten duten iruditeria da. 50 cent-en abestiek dioten bezala “Get rich or die tryin´” (bihurtu aberats edo hil saiakeran)
- Pobrezia eta aukera eskasagoak. Testuinguru (kontestu) sozioekonomikoa. Pobreziatik ateratzeko bide ohikoena ikasketak eta lan gogorra dira. Auzo pobreenetan ez dira, ordea, aukera hauek nabarmentzen.
- Familia desegituratuak (desestrukturatuak), hala nola, aita umeen hazkuntza eta hezkuntzan ardura hartze eskasa. Datuen arabera, guraso biak afroamerikarrak diren umeen ia erdia aita etxean ez dagoelarik hazten dira. Hanka egin duelako, dibortzioa tartean dagoelako, espetxeratua dagoelako edo hilda dagoelako. Baina datu hori beste talde etnikoetan (kaukasikoa, latino, asiarra, indigena edo hawaitarra) ez da %25etik gorakoa. Hortaz, pobrezia eta delinkuentziaren zikloa belaunaldi berrietan errepikatzeko joera arriskutsua gertatzen da.
Aita etxean ez egotearen ondorioz, mutikoek erreferentzia gabe heltzen dira nerabezarora. Askotan, erreferente edo lidergo hori kaleko bandetan topatzen dute eta etxean gogorragoa da bide horretatik ateratzea. Bandetan behin sartuta, oso erraza da delinkuentzian barneratzea eta hortik gartzelan edo hilerrian bukatzea. Hurrengo belaunaldia ziklo bera errepikatzeko aukera handia dago.
Beltzen aurkako arrazakeria sistemikoa? Gezurra!
BLMeko agintarien hitzetan, beltzen aurkako arrazakeria sistemikoa da eta zuriak dira horren errudun. Zuriek white privilege deritzonaz gozatzen dute. Eta opresio sistemiko horren tresna polizia bera da. Hori dela eta, polizian “defund” aplikatu nahi dute (poliziaren finantza baliabideak murriztu, arrazakeriaren aurkako ekimenetara bideratzeko), edo kasu batzuetan, desmantelazioa bera.
Egia da, arrazakeria sistemikoa egon dela Estatu Batuetan. Eta polizia errepresio moduan erabiltzen zela, besteak beste, beltzen aurka. Baina garai hori pasatu da. Eskubide zibilen aldeko urteotako borroken ondorioz gainditua izan da.
Gaur egun, polizian bertan beltz asko daude, beheko mailetan zein goi karguetan. Beltzak poliziaren biktima izatea, delinkuentzia mailari dagokiona baino baxuagoa da (homizidio orokorren erantzule %50ean, poliziaren biktima %26an). Hau da, poliziaren biktima izatea (justifikatua edo ez), ez da helburua ondorioa baizik. Poliziek ez dituzte pertsonak atxilotzen kolorearen azalagatik, beste zirkunstantzia eta arrazoiengatik baizik. Ziurrenik, egongo dira, polizia benetan arrazistak eta helburu dutenak afroamerikarrak izorratzea, baina hori ez da araua, salbuespena baizik.
Errebolta eta manifestazioak 60 hamarkadatik gertatu dira, sonatuenak 1967ekoak Detroiten eta 1992ko Los Angeles-ekoak (Rodney King jipoitu zuten akusatutako polizien absoluzioaren ondoren), non 63 pertsona hil ziren. Bitxia da, Detroit-LA arteko istiluetan 26 pasa dira, eta LA eta Minnesotakoen artean 27.
Poliziaren indarkeria eta basakeria saihesteko herraminta onenetakoa agente bakoitzak kamera indibidualak eta Taser pistolak eramatea da. Gaur egun, gainera, gizartean kamerak nonahi daude, bai kalean zein bakoitzaren eskuetan. Hortaz, esan daiteke, gaur egun kasu gutxiago gertatzen direla, baina grabatuagoak daudela. Edonola ere, heriotza bakarra, gehiegi da. Hori bai, beltza, zuria edo beste edozein arrazakoa dela ere. Guztion bizitzek axola dute.
- Mikel M.G.-ek idatzitako artikulua euskalnews.com
- Hurrengo artikuluaren bigarren partea (artikulu osoa) da: https://euskalnews.com/2020/08/beltzen-bizitzek-ez-dute-axola-las-vidas-de-los-negros-no-importan/