EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

Familia, hizkuntza, aberria.

Josu Agirregoitia-k idatzitako artikulua euskalnews.com-en

Ez naiz natalista. Ingurumen arrazoiak, deshazkunde beharra eta superpopulazioa direla eta, biztanleria jaistea onuragarria dela pentsatzen dut. Munduko biztanleria 7.600 milioikoa da eta handitzen dabil eta handitzen jarraituko du. Baina hazkunde hori batez ere 3. munduan dago, Afrikan bereziki. Munduko beste toki batzuetan, ordea, populazio jaisten dago. Japonian, Europan… eta gure herrian. Euskal Herrian.

Hori dela eta, euskaltzaleok gero eta gutxiago gara, bai absolutuan, baita kopuru erlatiboetan ere (kanpotarrak datoz). Ordezkapen demografikoa ari da gauzatzen. Honengatik guztiagatik, umeak edukitzea, euskaltzale eta abertzale ororen betebehar bilakatu da.

Baina badira hau esateagatik faxisten diskurtsoa hartzen duzula diotenak. Nire ustez, ikuspegi horrek ez du ez hanka ez buru. Norbere nazioa eta hizkuntza defendatzea demografia kontuan hartuz, biziraupena bermatzen du.

Umeak edukitzea: bizipoza eta familia-kohesioa eragiten du.

Umeak izatea gogorra da. Ahalegin ekonomikoa, denbora, dedikazioa eta zaletasunei uko egitea suposatzen du. Umeen amorraldi, garrasi eta negarrei egin behar diezu aurre, baina bere irri, irribarre eta inozentziaz goza dezakezu ere. Diruarekin ordaindu ezin den zerbait. Baina pena merezi du. Aitite-amamentzat bizitzeko motibazio eta pizgarria da. Familia bat egiteko aukera ematen du.

Amama asko, seme-alabak bisitatzera doazenean, bilobarengana doaz zuzen. Kezkatuago daude bilobez, bere seme-alabez baino.

Lagun kuadrilei dagokienez, euskarara bueltatzeko edo sendotzeko aitzakia eta arrazoi ezinbestekoa da umearena. Izan ere, hezkuntza eta haur munduan, euskarak badu indarra, beste edonon baino gehiago.

Familiak gero eta txikiagoak dira. Lan mugikortasuna dela eta, gero eta sakabanatuagoak. Hori dela eta, gero eta bakardade handiagoa da nagusien artean. Umerik gabe, gu geu ere gure bizitzako azken urteak bakardadean bizitzeko arriskua dugu.

Euskaltzale bezala, egin daitekeen ekarpen onena etorkizunari begira, umeak izan eta euskalduntasunean hazi eta heztea da. Kontuz, ikastolara eramatearekin ez da nahikoa. Hizkuntza eurekin garatu behar dugu. Eurekin zer liburu irakurri, zein kultura kontsumitu, zein jarduera egin, zein ohitura transmititu… Hori ere garrantzitsua da. Hori ere gure erantzukizuna da.

Instituzioek, alderdi politikok, enpresek, komunikabideek… ez dute inolako kezkarik gai honetan. Nahiago dute baliabide publikoak atzerritarrak EHra etor daitezen bideratu, euskaldun eta euskaltzaleen jaiotza-tasa bultzatu baino. Nahiago dute komunikabideetan feminismo eta immigrazio aldeko diskurtsoa eta kezkak zabaldu (horiek ez dira gutxietsi behar), demografia hondamendi eta demografia ordezkapenaz aritu baino.

Jadanik Ikastolen Elkarteak kezka adierazi du. Ikastoletan ume falta gero eta nabariagoa da. Ikastolek gero eta gehiago nabari dute ume eskasia. Euskaldunon artean kontzientzia zabaldu behar dugu. Kontzientzia nazional batetik. Umeak gure etorkizuna dira. Ez utzi EH hiltzen. Hurrengo hiztun, bertsolari, kazetari, ekintzaile belaunaldia.

Familia, hizkuntza, aberria. Umeak edukitzeko dugun behar morala. Biziraupena.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
0 Comentarios
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
error: Content is protected !!
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x