- Angel Bidaurrazaga Vandierdonck, Medikuntzan doktorea eta EHUko irakasle ohia
- Si queréis que publiquemos vuestros artículos de opinión en #EuskalNews, podéis enviarlos a info@euskalnews.com
NOREN ESKUETAN GAUDE?
Aitortzen dut, pandemiak jota utzi nau, mediku eta abertzale moduan hainbat gertaerek beti izan ditudan ezagutza eta sinesmenak kolokan jarri naute. Azken bi urteetako eskarmentuak aginte politikoaren jokaerak zalantza eta mesfidantzara bultzatu didate eta umezurtz sentiarazi gizarte post pandemiko honetan.
Osasun, edo hobe esanda medikuntza arlotik gizarteari helarazi zaion “irakaskuntzak” ez dute zerikusirik karreran ikasi nuenekin, adibidez gaixo asintomatikoaren kontzeptua, birusak bizidun bezala tratatzea, kontagioetarako mila bideak, hildakoen autopsien azterketen gabeziak, … bukaezinak izan dira komunikabidetatik bidali diren mezu okerrak eta izua zabaltzeko bideratu diren manipulazioak. Hori bai, farmako industriaren aldeko txosten eta “adituen” esanak ez dute kontrako debaterik izan, nahiz eta zientifiko batzuk Nobel saridun Montagnier gertatu bezala saiatu ziren beste ikuspuntu bat ematen. Negazionismoaren izenean ez da debaterik egon, zentsura nagusitu da eta gizarteari jakintza eta kritikaren aukera ezabatu da, erabat gainera.
Adibiderik argiena, txertoaren irtenbide bakartzat sinestarazi izan da, txertoaren esanahia aldatuz. Espainiako parlamentuan Laporte irakasle katalandarrak gogoari izan behar zuen, zer den txertoa eta zer den terapia genetikoa, azken hau izan baita OMStik bultzatu den “txertaketa” masibo eta esperimentalera behartu gaituena Pfizer, Astra Zeneka eta beste batzuen mesedetan. RNA mezularien teknika berriak ez zuen behar diren ziurtasunik martxan jarri zenean, hainbat zientzialari salatu zuten moduan eta komunikabidetan agertu ez zirenak. Gaizki izendatuko “txertaketa “ honek ez du birusaren eta gaixotasunaren zabalkundea gelditu eta bere ondorioak jasotzen ari gara. Noski pandemia gutxituz joan dela, immunitate naturalaren zabalkundearen ondorioz batez ere, medikuntzaren historian zehar beste pandemia askotan bezala. Hori ez da ikertuko, edo ikertzen bada ez da medioetan zabalduko hain nabarmena izen delako zentsura zein noizbait kontrako edo txertaketa anatemaren zalantza jartzen duen ezerk berehala ezabatzen delako.
Euskaldun gisa, gure gobernuek eta alderdi politikoen ibilbideak penagarria iruditzen zaizkit. Berehala Espainia edo Europatik zetozen aginduetara makurtu dira, ez dugu beste aukeretarako zirrikiturik izan. Morrontza erabatekoa izan da, inon baino gehiago. Mezu orokorren aurka altxatu direnek, Bizitza plataforman bildutakoak sekulakoak jasan izan behar izan dute eta egin diren manifestaldi jendetsuak euskal gizarte zaharkituan argi izpi bat zabaldu dute iluntasun orokor honetan. Covid pasaportearen inposizioa, osasunaren eta deontologiaz kontrako neurria izatean gain, politikoki onartezina izan da. Epaile espainolak bukatu behar izan dute giza eskubideen kontrako eraso bortitz hau, ”txertatu” edo zuzen esanda terapia genetiko esperimental hau onartu ez dugunontzat eta ez berekoiak garelako, medioetan esan duten moduan, horrela erabakitzeko eskubidea dugulako, gure jakintza edo sinesmenean oinarritua, Covid gaixotasunari beldurra izan dutenek bezala.
Argi dago, zein gizarte eredurantz goazen, kapitalismoaren ideologiak osasuna, zaintza bezala negozio aukera bezala hartzen du eta bost axola herri Osasuna eta noizbait izan dugun ongi izatearen gizartearen ezaugarriek osasun zerbitzuak bezala, non publikoaren arloko gainbehera begi bistakoa da. Eta dena ez da neurri ekonomikoetan oinarritzen, beste eredu baten faltan gaude, osasunean oinarritutako politika edo osasun komunitarioren ideiak galduta daude, ia ia oihaneko legeak agintzen du, osasun zerbitzuak nahi badituzu ordaintzeko ahalmena izan beharko duzu, AEBn bezala. Horretarako behar diren gezurrak eta manipulazioak ez dira faltako azken urtetan ikusi dugun bezala, gure munduko txoko honetan.
Zertarako autonomia, zertarako independentzia? Morrontzan sakontzeko? Pasaportea bezalako neurri diktatorialekin bizitzeko? Alternatibak zentsuratzeko? Gora Euskadi Askatuta oihukatzen izan dugunean diktaduraren kontrako mezua ere zabaltzen genuen, bai kanpokorako zein bertokorako. Sasoi honetan ikusitakoarekin, gure politikariek kapazitatean ezin dut sinistu eta neure buruari galdetzen diot noren eskuetan utzi dugun beldurti bihurtu duten herri hau.
Angel Bidaurrazaga Vandierdonck
Medikuntzan doktorea eta EHUko irakasle ohia
BAI, zoritxarre$$$$ !
Artikulu interesgarria
Erabat ados zurekin!
Nire kasuan ere, beti mugimendu abertzaleari sostengua eman ondoren, gaur egun ez dut inolako aberririk ezta proiekturik haiekin konpartitzeko gogorik. Ezta besteekin ere ez, noski!