EuskalNews – La actualidad sin censura

La actualidad sin censura

OPINION

Islamofobia ez, kristaufobia bai

Artikulu originala zuzeu.eus-en (euskalnews.com-ek berargitaratua)

Hasteko, esan beharra dut ni ez naizela fededuna. Zientzian sinisten dut, beste ezertan baino gehiago.

Baina amorrua ematen dit, nola badirudien Islama kritikatzeak zuzenean islamofobo bihurtzen zaituen. Nahikoa da esatea “Islama matxista da” eta badirudi Islama gorroto duzula eta fobia edo beldur irrazionala sentitzen duzula. Izan daiteke beldur pixka bat izatea, Islam-aren jarraitzaile batzuk burutik jota daudela dirudielako. Baina hortik gorrotatzera edo irrazional izatera, badago aldea.

Gainera, kritika hori emakume eta homosexualak ez errespetatzeagatik egin daiteke soilik. “Islama matxista da” esaten duenak, “Kristautasuna matxista da” ere pentsa dezake. Zergatik ez? Izan ere, ni neska naiz eta emakumeak aintzat hartzea garrantzitsua dela pentsatzen dut.

Baina harrigarriena da, “arrazista” etiketa jartzen dizutela. Izan ere, Islama erlijio bat da, ez da arraza bat. Are gehiago, Europan musulman gehien dituen herrialdea, Europan, Errusia da. Errusiak milioika musulman ditu hegoaldean. Eta beren ezaugarriak arraza zurikoak dira. Are gehiago, musulmanentzat berdin dio zein arrazakoa zaren musulman bihurtzeko. Zuri-zuria izan zaitezke eta musulman izan.

Eta hausnarketarako ematen duena zera da: Islama kritikatzeak ia automatikoki “faxista” bihurtzen zaituen bitartean, kristautasuna kritikatzea “aurrerakoia” bihurtzen zaitu. Ez al da paradoxa bat? Ez al da kontrajarria? Ez al da hipokrita? Izan ere, biak, Islama zein Kristautasuna erlijioak dira. Eta Islama kritikatu dezakezu, erlijio guztiak pertsonak kontrolatzeko asmatu direla uste duzulako. Atzerakoiak direlako eta bere izenean bidegabekeria asko egin direlako. Islama kritikatzeak ez du esan nahi Kristautasunaren aldekoa zarenik. Eta hori ez zaie askori kaskoan sartzen.

Eta are paradojikoena dena: Feminismoaren defendatzaile bezala aurkeztea norbait eta “Islama matxista da” esaten dionari bere gorroto guztia zuzentzea. Hau da, nahiko hipokrita da emakumearen askatasuna defendatu eta aldi berean, gaur egun, emakumearen eskubideak gehien zanpatzen duen erlijioa defendatzea.

Izan ere, nahiz eta historikoki 2 erlijioek emakumea zokoratu eta marjinatu, gaur gaurkoz, Islamak baztertzen du emakumea gehien. Herrialde kristau gehienetan erlijioa estatutik kanpo dago (sekularrak edo akonfesionalak dira). Herrialde musulman asko, bitartean, teokraziak dira edo erlijioa politikan sartuta dago. Eta muturreko Islama Afghanistan, Iran edo Saudi Arabia bezalako herrialdeetan, boterean dago, agintzen.

Suscríbete
Notificar sobre
guest
1 Comentario
Más antiguos
Más recientes Más votados
Comentarios embebidos
Ver todos los comentarios
El Ogro cabreado

El articulo acierta, pero no atina, en mi opinion, con la conclusion necesaria. No. no es una contradiccion si se entiende el porque se permite todo a unos y a otros nada.

Se trata de una guerra contra los valores de occidente. Y occidente, guste o no, es el cristianismo. La guerra contra el cristianismo, es la guerra contra occidente. Mucha gente no lo ve, pero ahora que la cuerda se cierra sobre el cuello desde el globalismo, hay gente que se empieza a caer del guindo con aquello que nos vendian del multiculturalismo.

Musulmanes hay de todo, pero si se les quiere entender, decir que nada tiene que ver un individuo musulman, con la sociedad musulmana o umma..

En fin, supongo muchos prefieren no darse cuenta, al menos hasta que algun barrio cercano se convierta en una zona nogo donde pasar con minifalda, o de la mano de una pareja homosexual, sea un peligro real para la integridad fisica. Advertencia, será ya tarde.

error: Content is protected !!
2
0
¿Qué opináis? ¡La sección de comentarios está para algo!x
()
x